XXIII. Mikologi Jardunaldietan Pedro Horrillo txirrindularia omenduko
Herriko Mikologia Jardunaldien hogeita hirugarren edizioa abian da. Azken edizioetako bideari jarraiki, eguna kirolari dedikatuko zaio. Irekiera ekitaldia Pedro Horrillo txirrindularia omentzeko izan da, kirolean egindako lana eskertzeko.
Gaur, hitzaldi didaktikoa egingo da. Horretan Pablo Garcia Azkarate adituak hitzaldi didaktikoa emango du. Ekitaldia arratsaldeko zazpi eta erdietarako iragarrita dago eta Lobiano Kulturgunean egingo. Larunbateko eguna, perretxiko eta onddoak biltzeko erabiliko da herriaren inguruko mendietan zehar. Arratsaldean, bildutako aleak sailkatuko dira, hurrengo eguneko goizean erakusketa jartzeko. Iluntzeko zortzietan Iñigo Urki amagoaren ekitaldia iragarrita dago. Plaza girotzeko, musika ere zango da.
Igandean aurtengo edizioari amaiera emango zaio. Jarduerarik garrantzitsuena goizeko erakusketa izango da, herriko plazan jarriko dena. Halaber, dastatze, eskulanak, misuka eta bestelako ekitaldiak ere izango dira.
Lotutako albisteak
Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz