Familiaren Eskola proiektua aurkezteko ekitaldia egingo da
Udalak eta Agintzari kooperatibak Familiaren Eskola proiektua abian jarriko dute gure udalerrian. Jarduera honetan datza guraso, seme-alaba eta aitona-amonak biltzea familiaren inguruko hausnarketa bateratua egiteko. Hiru belaunaldi ezberdinetako famili kide guztiak elkartzea beren barneko giroa hobetzen eta gozatzen laguntzeko xedez. Ekimena luze eta zabal aurkeztuko da, asteazkenean –urriaren 27an-, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera Lobianon egingo den bileran. Hainbat pertsonek proiektuaren inguruko xehetasunak eskatu dituzte Gizartekintza zerbitzuan, parte hartzeko interesa adieraziz. Nolanahi ere, zehetasun guztiak jendaurrean azaldu nahi dira. Ordu bete inguruko bilera librea da eta nahi duen guztia joan daiteke bertara. Anima zaitez eta etorri! Interesagarritzat joko duzu.
Programa berritzailea da eta laster hasiko. Familiaren Eskolan 1o urtetik 12ra bitarteko ikasleek parte hartu ahal izango duten, bere senideko kideekin batera. Espazio horretan guraso, aitona-amona eta seme-alabek gizartean ditugun familia eredu eta modu berrien inguruan hausnarketa egin eta esperimentatu ahal i zango dute. Proiektu pilotua izango da aurtengoa, eta Agintzari S. Kooperatiboaren eskutik Autonomi Erkidegoko hiru udalerritan gauzatuko dena, Ermua hiru horien artean egonik. Bildutakoek izan dituzten esperientzien berri eman eta horiek amankomunean jarri eta elkar trukatu ahal izango dituzte, beti ere, taldeko dinamika produktibo, kreatiboa eta dibertigarri batetik.
Lan-saioak herriko ikastetxe guztietako ikasleentzat izango dira. Modu parte hartzailean eta jolasean oinarrituz.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera