2010eko Mugarriz mugarri irteera inoiz baino jendetsu eta arrakastatsuago

25.10.10
Gizartea

Jendetza bildu zen larunbatean herriko mugetatik zehar mendi ibilaldia egiteko. Ekimena Artarrai mendi taldeak antolatu zuen, izurgarrizko arrakasta eta erantzun ezin hobea lortuz. Izan ere, 215 lagun bildu ziren larunbatean herriko mugetatik ibilaldia egiteko. Mendizale taldea oso zabala eta anitza izan zen, haur, gazte nahiz gizon eta emakumeek batu baitziren. Eguraldia lagun izan zuten, eguzkiak ere horrelako ekimen polita galtzerik nahi izan ez zuelako. Ateri izan zen eta tenperatura atsegina mendian ibiltzeko. Taldeak antolatzaileen eskutik hamaiketakoa egin zuen Berano Errekalden. Bertara Alboka musika eskolako trikitilari taldea ere joan zen, festari are alaitasun eta kolore gehiago emateko. Parte hartzaile guztiek primeran pasatu zuten eta, egunaren oroigarri taldeko argazkia ere atera zuten bertan eta urko gainean.

Jendeak ederto pasa zuenaren frogagiri gisa, Artarrai taldeak utzi dizkigun argazkiak eskaintzen ditugu ondoren. argazkiok, jada, taldearen blogean ere jarri dituzte.

  • Artarrai taldeak antolatutako Mugarriz Mugarri 2010ean parte hartutakoak Errekalden
  • Artarrai taldeak antolatutako Mugarriz Mugarri 2010ean parte hartutako hainbat Urko gainean

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz