Udalbatzak amaiera emango dio urriari Osoko Bilkura eginez, non 2011ko Ordenantzak jorratuko dituen

26.10.10
Erakundea

Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da ostegun goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta bederatzi eta erdietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu beranduago bigarrenean bada. Udalbatzak hilero egin legez, azken asteetan batzordeetan landu dituen hainbat gai erabakitzeko bilduko da Osoko Bilkurara. Eguneko gai-zerrenda luzea da eta hamalau puntuk osatzen dute.

Lehenengoan aurreko hainbat bileretako aktak onartuko dira. Hurrengo lau puntuak hirigintza atalekoak dira. Bigarrenean, SR1 ‘Abeletxe’ 6 lur-zatian zuzkidurako bizitokien eraikin publiko bat egiteko plan berezia hasierako izaera onetsiko da. Hirugarrenean, Hiri-antolamendurako Plan Nagusiaren (HAPNaren) barruko 9. aldaketa , 17. EU ‘Lomi-Power’ mugatzeari buruzkoa behin-betiko onetsiko da. Ildo beretik, HAPNren OR-7 Bizitegiz besteko eraikuntza auzo arteko bideetan izeneko antolamendu xehatua aldatzeko Plan Berezia hasierako izaeraz onestiko da. Bosgarrenean, ‘Gizpuzkoa etorbide’ O2 Euren inguruko HAPNren barruan egiteko 15 aldaketa hasierako izaera onetsiko da.

Seigarren puntuan, Ermua ‘Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria’ izeneko eta izen bereko Ministeritzak deituriko lehiaketara hautagai giza aurkez dadila onartuko da. Zazpigarren punturik hamaikara bitartean, ekonomia gaiak jorratu eta erabakiko dira. Puntu guzti horien ardatza 2011ko Ordenantza Fiskalak inzango dira. Horren, harira EAJ/PNV eta PP alderdiek aurkezten den proposamenaren aurrean aurkeztu dituzten aldaketak tratatuko dira. Ondoren, UKEko Ordenantza aldatzeko proposamana berrestea proposatzen da. Azkenik, 2011rako Ordenantza Fiskalak onartzea edo ez erabakiko da. Ekonomiako azken gaia, aurtengo Udal Aurrekontuan hirugarren aldaketa -kreditu gehigarriak gehitzeko- egiteari buruzko erabakia hartuko da.

Hamabigarren puntuan, Emakumeenganako indarkeriari aurre egiteko Nazioarteko Eguneko -azaroaren 25eko- adierazpena onartuko da. Hamahirugarren gaia, Memoriaren Eguneko erakunde-adierazpena onartzea izango da. Azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda ikusteko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da