Zine-klubak ‘Cruzando el puente: los sonidos de Estambul’ proiektatuko du
Herriko Mudo-Drogot elkarteak zine-klubeko emanaldiekin jarraituko du. Gaur urriko laugarren emanaldia proiektatuko da. Produkzioa Alemania eta Turkiaren artean egindakoa da, 200r urtekoa. Filma dokumentala da. Zuzendaria Fatih Akin da, zeinak gidoia ere idatzi du. Luzemetraiak 91 minutu irauten ditu. Emanaldi bi izango dira: arratsaldeko 7etan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Emanaldia librea da eta Lobiano Kultur Gunean proiektatuko.
Sinopsia
Musikari eta konpositore europarra Istanbuleko musika anitzaren bila doa. Alexander Hackek, hiru aeta bere musika ezagutu zituen ‘Contra la pared’ obrarako konposatzen zegoen denboran. Esperimentazio sonoro horrekin liluratuta , kaleetatik ibiliko da bere estudio mugikor eta mikrofono magikoarekin guztia grabatzen, Turkiako musika erretratatu nahian. Musika barietate oso zabala aurkituko du, elektronikotik hasi, rock and rolletik pasa, hip-hop eta arabiarreraino. Mundu ezezagun, kontraesanez beteriko, erakargarri eta bizitzaz gainezkako batetik ibiliko da, inpresio eta soinuak biltzen.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.