Ermuak beilatokia eta errauspen-labea izango ditu

29.10.10
Hirigintza

Ermuak beilatokia eta zendutakoak erretzeko errauspen-labea izango ditu. Udalbatzak atzokoan egindako Osokoaren Bilkuran aho batez onartu zuen 2010eko aurrekontuan kredituak gehitzeko hirugarren aldaketa egitea. Erabaki horrekin tanatorioa egiteko proiektua handitu eta hori egiteko beste 140.000 euro gehituko zaizkio. Eraikina gaur egungo kanposantuaren barneko eremuan jaso da, (Ermua Hambre eta Trabakuarekin lortzen dituen BI-2301 errepidearen alboan dagoen eremuan) eta lanak oso aurreratuak daude. Beilatokiak eta errauspen labeak guztira 440 metro karratu izango dituzte. Errauspen-labearentzat 50 izanik (5 metro luzera x 10 me sakoneran). Labea biltegiko hormaren alboan eta bertara sartzeko pasilloan atonduko da. Errauspen-labeak 187.000 euro kostatuko du, horren barne sartzen direlarik proiektua, obra zibila, labea bera eta gas propanoko depositua).

Proiektuan aurreikusitakoaren arabera eraikinak hiru beilatoki izango ditu. Eta baita ekitaldi zibilak egiteko beste areto handiago bat ere. Horiez gain, horrelako jarduera bat gauzatzeko beharrezkoak diren gainerako azpiegiturak ere izango dituelarik, esaterako: gorpuen tanatopraxia eta prestakuntzarako, hozte-sistemadunak, biltegia, erakusketa gela, sarrera, bulegoak, komunak, eta abar.) Eraikin hori, esan bezala gaur egungo kanposantuaren barneko eremuan jaso nahi da, Ermua Hambre eta Trabakuarekin lortzen dituen Bi-2301 errepidearen alboan dagoen eremuan, Pagorbe izenaz ezagutzen dugun horretan.

Proiektua Estatuko Fondoari atxikiz Enplegua eta Toki-jasangarritasuna 2010eko deialdira aurkeztutako proiektuen barne dago.

Jarraian, beilatokia barruko aldea eta banaketaren planoa eta bi argazki eskaintzen dizkizuegu:

  • Argazki honetan beilatokia izango den eraikinaren aurreko fatxada ikusten da
  • Argazki honetan Ermuko beilatokiaren albo bateko fatxada ikusten da
  • Argazki honetan beilatokiak barrutik izango dituen gela eta banaketaren planoa dugu, proiektuari errauspen-labea gehitu izan aurretik

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke