Toki Garapenak trebakuntza eta enplegu programa bi bukatuko eta berri bi hasiko ditu
Toki Garapeneko Alorrak trebakuntza eta enplegu programa bi bukatuko eta berri bi hasiko ditu datorren astean. Azaroaren 2ko astearte goizean ekitaldi publiko bikoitza egingo du, Lobiano Kultur Gunean, goizeko 11etatik aurrera. Ekitaldi horretan ‘Egitura luminikoen muntatzaile’ izeneko ikas-ekinezko eta “Hazitegi eta Obra Publikoko Makineria erabili eta mantentzeko langilearen” Enplegu-tailerra programei amaiera emango zaie eta bertan ibilitakoei agur esan. Ekitaldi horretan izango dira EEIN-INEMeko Bizkaiko zuzendari nagusi, Pedro Luis del Río, zuzendari José Manuel Chico eta Durangon dagoen builegoaren arduradun Armando Reyes. Udaletik bertan izando dira herriko alkate, Carlos Totorika, alorreko zinegotzi José Luis Araujo, eta zuzendari Rosalía Herrera, eta programako tenikariak ere. Egitaraua eta trebakuntza bukatu duten ikasle eta langile taldeari ziurtagiriak banatuko zaizkie.
Ekitaldi berean, batzuei agur esan eta beste batzuei ongi etorria adieraziko zaie, jardunaldi horretan bertan enplegu tailer berri bi aurkeztuko baitira. Egitarauak ondokoak dira:
- “Makineri berregokitzeko, CALSA proiektua”
- “Laguntza behar duten pertsonei laguntzeko, Artzatzen proiektua”.
Honetan ere hautatuak izan diren pertsonak, programa bakoitzeko teknikariak, irakasleak eta laguntzaileak bertan izango dira.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren