Zine-klubak Coixeten ‘Cosas que nunca te dije’ filma proiektatuko

04.11.10
Gizartea

Mudo-Drogot elkarteak azaroko zine-klubaren emanaldiei hasiera emango die . Gaur azarorako programaturiko lau emanaldietatik lehena proiektatuko da. Koprodukzio Espainia eta ipar amerikarra, 1996koa. Filma drama bat da. Zuzendaria Isabel Coixet da. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira, beste: Lili Taylor, Andrew McCarthy, Debi Mazar, Alexis Arquette, Leslie Mann, Richard Edson, Seymour Cassel, Peggy West, Sherilyn Lawson, Linda Ruth Goertz, Ruth Ann Goertz, Kathryn Hurd, Chanda Watts, Kathleen Edwards, Jennie Vaughn. Luzemetraiak 93 minutu irauten ditu. Emanaldi bi izango dira: arratsaldeko 7etan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Emanaldia librea da eta Lobiano Kultur Gunean jatorrizko bertsioan proiektatuko, azpitituluekin.

Sinopsia

Ann argazki denda baten lan egiten duen emakumea da. Herriz aldatu da Bob mutil-lagunarengandik hurbilago egoteko. Egun batean, Bobek deitu egiten dio, harremana bertan behera utzi nahi duela esanez. Ann ustekabean harrapatzen du, ez zuen espero. Lur jota, bere buruaz beste egiten saiatuko da. Azkenean, laguntza bilatuko du itxaropenaren telefonoaz bestalde, Don izeneko etxe-saltzaile eta boluntarioarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu