Ur hornidura lau orduz etengo da, Errebalburun emari-neurgailua jartzeko

07.11.10
Abisuak eta matxurak

Hiriguneko erdialdean dauden hainbat kaleetako etxebizitza eta eraikinek urik gabe egongo dira astelehen goizean –azaroaren8an- lau orduz, gutxi gorabehera. Denbora tarte hori erabiliko, ur edangarria hornitzeko sarearen elementuak konpondu eta aldatzeko. Zerbitzuak esleiturik duen ANSA enpresak eta udaleko lan taldeak horrela iragarri dute, sareari Errebalburun emari-neurgailua jartzeko lanak egingo direla. Ur etena goizeko zortzi eta erdietatik eguerdiko hamabi eta erdietara bitartean egingo da. Asteartean sareko zenbait osagai aldatu egin zituzten ura moztu gabe, eta gaurkoan aldiz ura eten egin beharko dute, emari-neurgailua jartzeko. Lan hori egin ahal izateko ura hornidura eten egin behar dute eta, horren ondorioz, udalerriko hirigineko zenbait kaletan ez da urik izango denbora horretan.

Udal ur zerbitzua esleitua duen enpresak, ANSAk informazio ohar bat kaleratu eta etenak ukituko dituen etxebizitzetako portaletan zabaldu du. Bertan sarea konpontzeko lanak egin behar direla-eta, sor ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du. Etenak ondorengo kaleei eragingo die: Bizkaia Etorbidea osorik, San Ignacio auzoko zenbait eraikini, Komentukua, Diputazio, Zeharkaleko 25era arte, San Pelaioko 5, 7, 9, 11 eta 13 eraikinak, Probaleku osorik Zarauztarra jatetxe ohiko kalexka barne eta Baldespinako Markesaren 8 eta 8Bis eraikinak. Lanak amaitu bezain pronto, ur hornidura eta zerbitzua normaltzea espero dute teknikariek. Gauzak ondo joanez gero, zerbitzu hori lehenago eman ahal izatea ere posible dela adierazi digute.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Odola emateko aukera izango dugu gaur

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean
Imagen
03.04.25
Mankomunitateak ostiralera arte luzatu du txartelak Ermuan jasotzeko epea

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian
Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du