San Martineko pilota jaialdirako sarrerak salgai daude Lobianon

09.11.10
Gizartea

San Martin azoka antolatzen duen elkarteak, Euskal Birusak, pilota jaialdia prestatu du estreinakoz aurtengo ediziorako. Jaialdia pilotari ohi profesionalekin erakustaldiak antolatzen duen ‘Ordago pilota’ enpresa bizkaitarrarekin adostu da. Kartelak bi partida iragartzen ditu. Lehenengoa buruz burukoa da eta horretan Uriarte eta Berasaluze IX arituko dira nor baino nor. Bigarrena edo arratsaldeko nagusia, eskuz binakako neurketa izango da. Horretan Mikel Goñi eta Urberuaga bikotea Imanol Agirre eta Galartza VI osatutakoaren kontra jokatuko dute.

Esan bezala, pilota jaialdia estreinakoz antolatu da San Martin egunean, egun berezi eta herrikoi horretako jarduera eskaintza borobiltzera datorrena. Aukera ezin hobea zaletu eta bazkalondoan eta larraindantza hasi artean zerbait ezberdina egin nahi duten guztientzat. Antolakuntza lanetan ere parte hartu dute Ermuko Pilotazaleak eta Deba Beheko Bertso Eskolako kideak. Pilota jaialdia Aritzmendi udal pilotalekuan jokatuko da, arratsaldeko 6etatik aurrera. Sarrerak 10 euro balio dute eta jada salgai daude Lobiano Kultur Gunean. Horiek datorren ostiralera artean erosi ahal izango dira bertan, arratsaldeko 7etatik iluntzeko 9etara bitartean.

  • Argazkian Ermuko San Martin azokaren barne antolatu den pilota jaialdia iragartzeko prestatu den kartela

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.