BBk Aiuneko gertaera larri-larriak kondenatu eta Eusko Legebiltzarraren adierazpena bere egin du
Udaleko Bozemaile Batzordeak gaur eginiko bileran aho batez honakoa erabaki dute: Aaiunen saharar kanpamenduetan izandako gertaera larri-larriak kondenatzeko, Eusko Jaurlaritzak kaleratutako Erakunde Adierazpenarekin bat egitea. Marokoko armadak saharar populazioaren kontra egindakoa gaitzetsiz. Hori horrela, Sahararrak jasaten ari diren egoera salatzen du, beren eskubide zibil eta politikoak errespetatzen ez direlako. Herri horrek autodeterminaziorako duen eskubidea berretsi egiten da, NBEak erabakitako terminoetan. Horrez gain, Espainiako Gobernuari, Nazio Batuei eta gainerako erakundeei dei egiten diete, Mendebaldeko Saharan giza eskubideak babesten esku har dezaten.
Segidan, erakunde adierazpena eskaintzen dugu osorik eta hitzez hitz, pdf formatuko artxibo batean.
Lotutako albisteak
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan