Zine-klubak Philippe Lioret ‘Welcome’ filma proiektatuko

11.11.10
Kultura eta Gazteria

Mudo-Drogot elkarteak azaroko zine-klubaren emanaldiekin jarraituko du . Gaur azarorako programaturiko lau emanaldietatik bigarrena proiektatuko da. Produkzio Frantziarra da, 2009koa. Filma drama bat da eta inmigrazioa eta nerabetasunari buruzkoa da. Zuzendaria Philippe Lioret da. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira, beste: Vicent Lindon, Firat Ayverdi, Audrey Dana, Patrick Ligardes, Thierry Godard, Selim Akgül, Firat Celik, Murat Subasi, Oliver Rabourdin, Yannick Renier eta Derya Ayverdi. Luzemetraiak 110 minutu irauten ditu. Emanaldi bi izango dira: arratsaldeko 7etan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Emanaldia librea da eta Lobiano Kultur Gunean jatorrizko bertsioan proiektatuko, azpitituluekin.

Sinopsia

Bilal Iraneko Kurdistanetik etorritako 17 urteko gaztea da. Berak Ekialde hurbila eta Europa zeharkatu du Inglaterrara emigratu berri duen andregaiarekin egoteko asmoz. Hala ere, bere bidaia gelditzen da Frantzian ez dutelako "La Mancha"ko kanala gurutzatzea uzten. Orduan, gazteak kanala gurutzatea igerian erabakitzen du, hau da, 32 kilometroko tartea itzelazko ur-lasterrekin. Bere helburua lortzeko, udal igerilekuan entrenatzen hasten da. Han Simon irakaslea, dibortzio-prozesuan dagoena, ezagutzen du. Simonek bere emaztea errekuperatu nahi du eta horretarako edozein gauza egiteko prest dago. Hori dela eta, Bilalari babesa emateko ausartzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin