San Martin: azoka, abereak, herri kirola, pilota eta jai egun handia
Ermuan San Martin nekazaritza azokaren XXI. edizioa izango dugu bihar, Euskal Birusa Elkarteak antolatua herriko hainbat talde eta lagunen laguntzarekin. Azokan bihar nekazarien 28 postu, artisauen 8 eta ikastetxeen 4 izango dira bisitatzeko. Aurtengoan ere, abere erakusketa izango dugu Valdespina markesaren parkean. Aurten ekarriko diren animaliak ondorengoak izango dira 6 ahuntz, 4 basurdekume, 4 ahari, zekor eta txahal bana, 3 behi, asto, zaldi eta behor bana, untxiak, oiloak eta 100 ardi. Horiez gain, Probaleku idi parea jarriko da, iaz egin bezala.
Berrikuntzak: artaldea jaistea, eta herri kirola erakustaldia eta pilota jaialdia
Aipatzekoak dira berrikuntza bezala, goizeko 11:00etan 100 animaliako artaldea jaitsiko duela Jose Inazio Larrañagak Errekaldetik Valdespina parkera. Arratsaldeko13:00etan herri kirolak izango dira komentukua kalean. Erakustaldian parte hartuko dute Ezpeleta aita-semeak ’Bihurrik eta Hodeik, Gisasola aita-semeak “Zelai IIak eta Loritzek’, Zelailuzek eta Aretxabaletak. Aurkezle eta esatari lanetan Ziriako Ortiz de Zarate arituko da. Arratsaldeko 18:00etan, pilota partidak izango ditugula Aritzmendi pilotalekuan. Kartelak bi partida iragartzen ditu. Lehenengoa buruz burukoa da eta horretan Uriarte eta Berasaluze IX arituko dira nor baino nor. Bigarrena edo arratsaldeko nagusia, eskuz binakako neurketa izango da. Horretan Mikel Goñi eta Urberuaga bikotea Imanol Agirre eta Galartza VI osatutakoaren kontra jokatuko dute.
Honetaz gain, ermuarrek zein inguruko bisitariek; txistulari, soinujole eta dultzaineroen kalejirak, taloak, herri kirolak, Kulkiren umeentzako jokoak, Astobusa, Luhartz taldearen erromeria, larraindantza...eta horrek guztiak Ermuan eragingo duen giro apartarekin gozatu ahal izango dute.
Euskal Birusak bere eskerrona agerrarazi die laguntzaileei
Euskal Birusak gogorarazi nahi du, ermuarren artean hain estimatua den jai egun hau, ehunetik gorako boluntarioen lanari esker izaten dela posible eta egun horretako; talo, edari, saiheski pintxo eta txerriaren errifen salmentarekin lortzen den dirua, eguneko egitarauaren parte bat eta elkarteak urtean zehar, euskara sustatzeko antolatzen dituen beste zenbait egitasmo, esaterako Drogetenitturri aldizkaria, finantzatzeko erabiltzen dela. Horien guztiei bere eskerrona adierazteaz gain, egiten duten lana aintzat hartu eta errespetatzea eskatzen du.
Horrez gain, hilabete osoan zehar azokaren inguruan, herriko zenbait talde eta Udalaren Kirol eta Euskara Sailen eskutik eskaintzen den San martin Kulturala izeneko egitarau zabalaz gozatzeko aukera izanen da.
Azokak hirigunea itxiko eta trafikoan aldaketak eragingo
San Martineko azokaren ospakizunak hirigunea ixtea ekarriko eta, ondorioz trafikoan eragina izango du, aldaketak egingo baitira. Izan ere, Probaleku, Zubiaurre eta Komentukoa kaleak itxita daude dagoeneko eta bihar gauera bitartean horrela mantenduko dira. Izan ere, azokaren eta ospakizunaren muina zonalde horretan egongo baita.
Halaber, Udaltzaingoak Zubiaurreko aparkalekua –merkatu txikia jartzen den legua- itxita eta erreserbaturik mentenduko du azokara ganaduarekin eta generoarekin datozenentzat. Aparkalekua bihar arratsalderarte itxita izando dela kontutan hartu beraz.
Loturaren bidez azaroaren 13 egongo den programazioa ikus daiteke.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera