Musika protagonista Santa Zezilian

18.11.10
Gizartea

Egutegiaren arabera Santa Zezilia eguna izango da laster, hain zuzen ere datorren astelehenean, hilak 22an. Hori horrela eta Zezilia musikarien eta zaletu guztien zaindaria denez gero, gure herrian hainbat jarduera izango ditugu gaurtik hasi eta igandera bitartean.

Lehenengo jarduera gaur arratsaldez gauzatuko da, Alboka Musika eskolako ikasleek kalejiran aterako baitira arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Partaideek udal musika eskolako egoitzatik abituko dira, segidan kalejirari hasiera emanez. Taldeek San Martineko plazatxoan, Zubiaurre, Torrekuan eta Orbe plazan joko dete hainbat pieza. Horiek artean banda txikiko taldekideei, perkusio taldekoei (Batukadarekin), txistulariei eta eskusoinukoei entzuteko parada izango dugularik.

Bihar gauean kontzertu eta jaialdia egingo da Santiago Apostoluaren parrokian, gaueko hamarretatik aurrera. Horretan parte hartuko dute Txindurri Dantza taldeak eta Alboka Musika Eskolak, Pispillu eta Alboka abesbatzek, banda txikiko eta gitarra txikien taldeko kideek.

Igandean, lekukoa Irulitxa fanfarreko kideek hartuko dute. Hauek kalejiran irtengo dira herriko bazter guztiak alaitzeko arratsaldeko seietatik aurrera.

  • Irudian bihar elizan egingo den jaialdia iragartzeko kaleratu den kartela

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar