Zine-klubak ‘Mujeres de El Cairo’ filma proiektatuko du

18.11.10
Gizartea

Mudo-Drogot elkarteak azaroko zine-klubaren emanaldiekin aurrera jaraituko du . Gaur azarorako programaturiko emanaldien hirugarrena proiektatuko da. Produkzio Egiptokoa da, 2009koa. Filma drama bat da, politika eta kazetaritzako aspektuak uztartzen dituelarik. Zuzendaria Yousry Nasrallah da. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira, beste: Mona Zaki, Mahmoud Hemida, Hassan El Raddad, eta Nahed El Sebaï. Luzemetraiak 134 minutu irauten ditu. Emanaldi bi izango dira: arratsaldeko 7etan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Emanaldia librea da eta Lobiano Kultur Gunean jatorrizko bertsioan proiektatuko, azpitituluekin.

Sinopsia

Mujeres de El Cairo filmak senar emazte gazte baten -Hebba eta Karimek osatutakoa- istorioa kontatzen du. Biak kazetariak dira. Hebbak programa bateko aurkezlea da eta jarrera kritikoa du bere Gobernuarekiko. Emaztearen lanak profesionalki hasten mugatzen duela uste du senarrak. Jarrera hori alde batera lagatzeko eskatzen dio Karimek Hebbari. Emakume gaztea bestelako informazioak lantzen hasiko da emakumeen istorioak kontatzen hasi eta berehala izugarrizko arrakasta lortuz. Programan kontatzen dituen benetako gauzak El Cairo hiriko gizarte osoarengan dute eragina eta isla. Kontakizunek hiriko eta gobernuko kideak ukituko dituzte eta Hebba kontari izatetik istorio eta indar ezberdinen arteko borrokaren erdi-erdian ikusiko du bere burua.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz