Merkataritza Ganberak enpresen jarraipena ziurtatzeko programa abian jarri du

19.11.10
Ekonomi Sustapena

Enpresa txiki eta ertain askoren biziraupena belaunaldien arteko etenak eta errelebo ezak jartzen dituela kolokan jakinik, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Merkataritza Ganberak “Enpresen jarraipenerako Plana” abian jarri du. Plana beren enpresa jarduera amaitu eta horri jarraipena eman diotenen arteko bilgunea izan nahi du. Programak merkatua sustatzen saiatuko da enpresen salerosketari laguntzeko zerbitzuak eskainiz. Bere helburu behinena enpresak eskuz aldatzeko baldintzak eta merkatu eraginkorragoa izaten laguntzea da.

Bilboko Merkataritza Ganberak Ermuan ordezkaritza du 2005. urteaz geroztik, erakundearen eta udalaren artean hitzarmena sinatu eta gero. Ordezkaritzaren egitekoa enpresari eta sustatzaileei Ganberak eskaintzen dituen zerbitzuak eskaini eta ezagutaraztea da, besteak beste, barne nahiz kanpoko merkataritzarako, trebakuntza, argibideak, eta abar… “Enpresen jarraipenerako Plana” jarduera ekonomiko bati heldu bahi dieten pertsona guztiei laguntzera dator. Eginkizun horretan lanean ari da Toki Garapeneko udal Alorra aspaldidanik. Horretarako ekintzaile berriei aholkularitza eta laguntza ematen diegu, jardueraren lehen urteetan kokatzeko lekua eskainiz Enpresa Ekimen Zentroan, Izarran. Enpresen jarraipenerako Planak planteatzen dituen zerbitzuen laburpena ondorengoa da:

  • Saltzailearentzako zerbitzuak
    • Aholkularitza eta analisi zehatza.
    • Agiriak aurkeztea.
    • Erosleak bilatzea.
  • Eroslearentzako zerbitzuak
    • Aholkularitza eta analisi zehatza.
    • Agiriak aurkeztea.
    • Saltzaileak bilatzea.

Zerbitzua doan da, diruz lagundurik baitago bere osotasunean. Programaren zehetasunak kontsultagai daude Bilboko Merkataritza Ganberak Torreta Etxean –Toki Garapenerako udal alorraren egoitzan- duen bulegoan. Harremanetarako ondorengo e-posta erabil daiteke: delegacion.camara@udalermua.net.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik