Ur hornidura lau orduz etengo da, Ongarain emari-neurgailua jartzeko
Hiriguneko erdialdean dauden hainbat kaleetako etxebizitza eta eraikinek urik gabe egongo dira bihar martitzen arratsaldean –azaroaren 23an- lau orduz, gutxi gorabehera. Ur zerbitzua eten egingo da arratsaldeko 3etatik 7etara bitartean. Denbora tarte hori erabiliko, Ongaraiko deposituan kontadore zaharra kendu eta emari-neurgailua jartzeko. Zerbitzuak esleiturik duen Aquagest enpresak (orain gutxi ANSA zena xurgatu eta barne hartu duenak) horrela iragarri du.
Lan hori egin ahal izateko ura hornidura eten egin behar dute eta, horren ondorioz, udalerriko hirigineko zenbait kaletan ez da urik izango denbora horretan.
Etenak ondorengo kaleei eta azpiegiturei eragingo die:
- Urtia industrialdea
- Bizkaia Etrobidea z/g/. Amaya Telerria enpresaren aurrez aurreko eraikina
- Zearreko buelta,
- Zeharkaleko bakoitiak 25etik 33ra tartekoak, bikoitietan 24. eraikina
- San Pelaio osorik
- Errabalburu 5, 6 eta 7a
- Ongara osorik (ikastetxeak eta 15-16. etxebizitzak izan ezik)
- Diputazio kalea, Andaluzia zeharbidetik kiroldegiraino.
- Andaluzia Zeharbidea osorik
- Extremadura Zeharbidea osorik
- Aldapa kalean bakoitiak 1etik 29ra bitartean. Bikoitiak 4,6 eta 8a
Lanak amaitu bezain pronto, ur hornidura eta zerbitzua normaltzea espero dute teknikariek. Gauzak ondo joanez gero, zerbitzu hori lehenago eman ahal izatea ere posible dela adierazi digute.
Lotutako albisteak

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du