Garaipen' programakoekegindako aurrerapenak aurkeztuko dizkiote gizarteari

24.11.10
Gizartea

Zailtasunak edo sozial, kognitibo edo instrumental eremuetan gabeziak dituzten pertsonekin lanean daramatza azken urteetan Gizarte Ongizate sailak. Horrelako zailtasunak dituztenek ez daude oraindik lan munduratzeko eta gizarteratzeko programetan parte hartzeko prest. Egoera eta errealitate horri aurre egiteko asmoz, sailak pertsonen garapena eta gizarteratzea areagotzeko xede duen programa abian du. Programak trebetasun sozial eta pertsonalen garapena eta gizarteratzeko erraztasunak emango dituen gunea sortu du. Bizitzako gorabehera ezberdinen eraginez, zailtasunak izan eta ahalegina handiagoa egin behar duten partaideen abilezia pertsonalak, sozialak, komunikazioa hobetu eta udalerrian ditugun baliabideak erabil ditzaten. Hori guztia, 2009az geroztik Garaipen, norbere gaitasunak lortzeko garapen egitarauaren bidez gauzatzen da. Izenaren zergatia ondorengo hitz jokoan datza: garapen eta garaipen hitzen batuketan. Aurtengo ‘Garaipen’ programari apirilean eman zitzaion hasiera eta datorren 30ean bukatuko da.

Programa dinamizatzeko ardura, ‘Daiteke’ aholkularitzaren esku dago. Aurtengo edizioan hogeita zazpi (27) dira parte hartzen ari diren pertsonak, zeintzuek bi talde eratu duten, astero Lobianora joaten diren jarduerak gauzatzeko. Taldeetako bat 2009ko da eta aurten jarraipena izan du. Beste aldiz, sartu berri diren pertsonak osatzen dute. Programan musikaz, barreaz, antzerkiaz eta terapia aktiboez baliatzen dira. Programan daudenengan parte hartzeak dakartzan onurak eta gauza positiboak erakusteko xedez, ekitaldi bat antolatu da biharko. Ekitaldia Lobiano Kulturgunean gauzatuk oda 10etatik 12etara bitartean, horretara familia, lagun, teknikari eta agintarien gonbidatu dituztelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu