Bertso emanaldia eta Ermua Kantuan egingo larunbatean
Euskal Birusak bertso emanaldia antolatu du larunbaterako. Bertsotan jardungo dute Sebastian Lizaso, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza bertsolariek. Saioa Lobiano kulturgunean egingo da, gaueko 22:15ean. Sarrerak salgai jarriko dira bihar eta etsi Elexosten -Erdikokale sahiesbidea, 2. 1ngo.) zazpietatik zortzietara. Sarrera 8 euro balio ditu Euskal Birusaren bazkideentzat eta 10ean gainerako guztientzat. Gai-jartzaile moduan Asier Ibaibarriaga ermuarrak jardungo du azken urteetan egin bezala. Ekitaldi hau San Martin Kulturalaren egitarauaren barne dago.
Larunbat eguerdian, ‘Ermuan Kantuan’
Euskal Birusa Euskara elkarteak ere "Ermuan Kantuan" egitasmoaren saio berria deitu du azaroaren 27ko larunbaterako. Hileko azken larunbatero egin legez, eguerdian kalerik kale, taldean abestera gonbidatu gaitu herritarroi. Ordu eta erdiz, 12:30etatik 14:00etara, abestea gustuko izatea komunean duten ermuarrak, hainbat soinujolez lagundurik, herriko kaleetan ibiliko dira, hainbat lekutan geldialdiak egin eta zenbat kantu abestuz. Parte hartzen dutenenei laguntzeko asmoz "Ermuan Kantuan" kantu liburuxka argitaratu dute. Liburu honetan 70 bat kanta ezagun biltzen dira eta horietarikoak dira kalez kale hilean behin abesten direnak. Hitzordua larunbat honetan izango da 12:30etan, Orbe kardinalaren plazan. Zatozte guztiak!
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da