Ermua guztion artean eraikitzeko, erantzun inkestari

27.11.10
Hirigintza

Udalak Hiri-antolamendurako Plan Nagusia berraztertzeko prozesua hasi du. Plan Nagusia oinarrizko tresna da izan nahi dugun hiriaren eredua planifikatzeko, eta planifikazio hori Udalaren eta Ermuan bizi garen pertsonen artean egin beharreko zeregina da.

Bizi garen herria kontserbatu eta hobetzea; gure seme-alabei jaso izan genuena baino hiri antolatuago, atseginago eta erakargarriagoa utzi diezaiegun bizitzeko. Zeregin hori guztioi dagokigu. Pertsonok gure etxebizitzako hormen barne asetzen diren beharrak baino askoz gehiago ditugu eta horiei hiriak erantzun behar die: paseatzeko bideak, zonalde berdeak, ekipamendu komunitarioak, kulturalak, asistentzialak, eta abar eskainiz, horretan habitatzeaz gain, bizitzeko.

Azken baten hori Plan nagusiaren helburua, hiria gauzatzea, hiriaren hazkundea antolatzea, hiria bere osotasunean harmoniko eta, batez ere, iraungarri izan dadin.

Etorkizuneko gure herriaren diseinuan oso garrantzitsua da zure iritzia

Herriaren diagnostikoa egin eta bere etorkizuneko beharrak zehaztu nahi ditugu, horretarako kontutan hartuz Ermuan bizi garenak eta horien iritziak. Izan ere, herritarrak baikara gure auzo, kale, eta portaleko arazo edo gabeziak ondoen ezagutzen ditugunak. Hori horrela, azkenen agirian gu guztiok datozen zortzi urteetan gure herria nolakoa nahi dugun jaso dadin.

Gure herriko hiri antolamenduan barneratu beharreko aldaketak eta premiak zure iritziz zeintzuk diren ezagutu ahal izateko, datorren astetik hasita eta hainbat egunez inkesta egingo da herritarren artean. Horretarako, udaletik kreditaturik joango diren inkestariek 600 ermuarrei eskatuko diete beren kolaborazioa eta egingo dizkieten galdetegiari erantzuteko. Galderen artean ingurune fisikoaz, biztanleriaz, etxebizitzaz, espazio libre eta komunitarioaz, eta beste hainbat gaiez duten iritzia galdetuko zaie.

Hori horrela, ausaz hartuko diren herritarrei animatzeko eskatzen diegu eta, inkestako galderak erantzuteko beren denbora har dezatela, biztanle ermuarren iritzia izatea oso garrantzitsua baita egingo den diagnostikoan ahalik eta ideia edo ekarpenik gehienak jasotzeko. Horrela egitea, etorkizunean izango dugun hiria konpartitzen dugunaren seinale izango da, horrekin identifikaturik sentitu gaitezen, gure aletxoa jarri eta iritzia emanez ekarpena egin izan dugulako. Guztion artean eraiki behar dugu etorkizuneko Ermua. Zure esku duzu, laguntzea eta inkestari erantzutea.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da