Emergentzia eta bidezaintza plana abian, elurra eta izotz arriskuagatik

29.11.10
Abisuak eta matxurak

Gure udalak herrirako dugun emergentzia eta bidezaintza plana abian jarri ditu, elurra eta izotz arriskua dagoelako, eta Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiak Atenditzeko Zuzendaritzak eta Babes Zibilak egin dituen gomendioei jarraiki. Udal lantaldeko kideek prest eta abisaturik daude kalera irteteko elurra botatzen edo izotza egiten badu datozen egunetan. Brigadako lankideek lan horretarako izango dituzten baliabide mekanikoak ere prest dituzte, bideak garbitzeko eta gatza botatzeko traktorea esaterako. Planak udalerri barnean ibilgailuek nahiz pertsonek ibili eta mugitzea bermatu nahi du, batez ere altuen dauden auzoetan.

Euskal Meteorologi Agentziak, Euskalmetek, gaurtik asteazkenera elur-kota behera etorriko denez gero, eta tenperaturak jaitsi eta izotza botako dituela-eta, iragarpena eman, neurriak hartzeko eskatu eta abisu horia ezarri du. Gaurtik asteazken arratsaldera bitartean, abisu horia mantenduko da.

Iragarpenak ondokoa dio:

 

Astelehena, hilak 29

Elurrari dagokion abisu horia 18tik UTC 24ra UTC. Elur-kota 500-600 m inguruan kokatuko da. Gauean prezipitazio txikia egiteko probabilitatea handia da barnealdean. Aurreikusitako lodierak: 0-5 cm 1000 m-ra, 0-2 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.

Izotzari dagokion abisu horia barnealdeko zenbait lekutan. Gauean barnealdeko zenbait lekutan izotz txikia egiteko probabilitatea handia da.

Asteartea, hilak 30

Elurrari dagokion abisu horia 00tik UTC 09ra UTC. Elur-kota 500-600 m inguruan kokatuko da. Prezipitazio txikia egingo du, bereziki barnealdean. Aurreikusitako lodierak: 0-5 cm 1000 m-ra, 0-2 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.

Elurrari dagokion abisu horia 18tik UTC 24ra UTC. Elur-kota 700 m inguruan kokatzeko probabilitatea handia da. Prezipitazio txikia egingo du, noizbehinka ertaina Kantauri isurialdean. Aurreikusitako lodierak: 5-10 cm 1000 m-ra, 0-2 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.

Izotzari dagokion abisu horia barnealdeko zenbait tokitan. Goizaldean eta goizean goiz barnealdean izotz txikia egiteko probabilitatea handia da.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko