Asteazkenean egingo da abenduari dagokion Osoko Bilkura
Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da asteazken goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta 9 eta erdietarako deituta dago lehen deialdian, eta orduerdi beranduago bigarrenean bada. Udalbatzak hilero egin legez, azken asteetan batzordeetan landu dituen hainbat gai erabakitzeko bilduko da Osoko Bilkurara. Eguneko gai-zerrenda bost puntuk osatzen dute.
Lehenengoan aurreko bilkuretako hainbat akta onartuko dira. Hurrengoan, kredituak gaituz egiten den aurrekontuaren 10. aldaketari buruzko informazioa emango da. Hirugarren puntuan, Nazioarteko Lankidetza arloko diru-laguntzen oinarri espezifikoen aldaketak onartuko dira. Laugarrenean, "Enplegurako Prestakuntza" gaiaren inguruan EAJ/PNVk aurkezten duen mozioa arituko da. Azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.
Gai-zerrenda ikusteko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da