Trebakuntza aurreratuko ikastaroa, Ermuko enpresa industrialentzat

01.12.10
Ekonomi Sustapena

Toki garapen Alorrak Lean Manufacturing-eko ikastaroa antolatu du gure herriko enpresa industrialentzat. Ikastaro hori SPRI erakundeak finantzaturiko ‘Diversifica’ proiektuaren barne dago. Ikastaroak hamasei ordu izango du eta bi asteetan gauzatuko da. Aste honetan hasi da eta astelehenetik ostegunera bitartean emango, arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Bigarren asteko egunak abenduaren 13tik 16ra bitartekoak izango dira, ordutegi berean. Ikastaroa Izarra zentroan emango da.

‘Lean manufacturing’ deritzana Toyotak sortu zuen enpresa kudeaketarako filosofia da. Toyotaren ustez eskuz ekoizten diren enpresetan 7 ‘galera edo xahubide’ ematen dira (gain-ekoizpena, itxarote denbora, garraioa, gehiegizko prozesua, inbentarioa, mugimendua eta akatsak). Teoria horren arabera xahubideak ezabatuz, kalitateak gora egiten dute ekoizpen denbora nahiz kostua jaitsi egiten dira.

Metodologia honen aspekturik esanguratsuena ondokoa da: produktuaren diseinua egitean kalkulatzen direla kosturik gehienak. Sarri ingeniari batek material, prozesu ezagun eta seguruak zehaztuko ditu, merkeago eta eraginkor diren beste batzuen kaltetan, horrek proiektuaren arriskuak gutxitzen dituelarik. Edo beste modu batera esanda, kostua gutxitzen du ingeniariaren ustez, arrisku finantzarioak handituz eta onurak gutxituz. Organizazio onek egiaztatze-zerrendak egin eta horiek errepasatu egiten dituzte produktuaren diseinua baliozkotzeko.

''Lean manufacturing'' filosofiaren oinarriak ondokoak dira:

  • Kalitate perfektua lehenengoan. Helburua zero akats izatea da eta arazoak eta horien konponbidea jatorrian bertan bilatzen dituzte.
  • Xahubideak minimizatzea. Baliorik eransten ez duten jarduera guztiak ezabatzea, baita segurtasun sareak ere. Baliabide urrien erabilera optimizatzea (kapitala, jendea, espazioa).
  • Etengabeko hobekuntza. Kostuak gutxitzea, kalitatea eta produktibitatea gehitzea eta informazioa konpartitzea.
  • ‘Pull’ prozesuak. Azken bezeroak eskatzen ditu produktuak, produkzioaren amaierak produktuok bultzatu beharrik gabe.
  • Malgutasuna. Produktu asko ezberdin nahasturik azkar ekoiztea, eraginkortasunari uko egin gabe, produkzio bolumen txikiagoei esker.
  • Hornitzaileekin epe luzerako harreman eraiki eta mantentzeko akordioak adostea, arriskua, kostua eta informazioa elkarrekin partekatuz. ‘Lean’en oinarria ondokoa da: gauza egokiak, leku egokian, une egokian, kopuru egokian lortzea, xahubideak minimizatuz, malgua izanez eta aldaketari zabalik egonez.

‘Diversifica’ proiektuaren barne dagoen ikastaroa, Ermuko ehun ekonomikoan enpresak transformatzeko metodologia lortzeko xedea duen ‘InnTegra’ proiektuarekin bat egiten du. Udalaren asmoa proposatutako proiektuekin koherentea izan eta erabilitako baliabideekin eraginkor izan nahi baitu.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du