Gaztela-Mantxako zentroa XXXIV. kultur astea ospatzen
Ermuko Gaztela-Mantxako Kultur Zentroak kultur astearen XXXIV. edizioa ospatzen ari da. Egitarauari aurreko asteburuan eman zitzaion hasiera eta datorren larunbatera bitartean izango dira larunbatera bitartean. Gaur arratsaldean, Santiago Mateosen koadroak ikusgai jarri eta margo erakusketa irekiko da. Erakusketa zabalik egongo da abenduaren 12ra bitartean eta lanegunetan arratsaldeko 6:30tik 8:30ra bisitatu daiteke. Larunbat, igande eta jai egunetan, aldiz, hamabietatik ordu bietara bitartean.
Bihar Juan Sanchez Vallejo medikuak osasun publikoan lehen mailako zerbitzuen egoerari buruzko hitzaldia emango du. Hitzaldia, Lobiano Kultur Gunean egingo da, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Hitzaldi horretan, Sanchez Vallejok idatzi duen azken liburua -“En busca de la salud pérdida”- aurkeztuko du. Amaitu aurretik, haurrentzako III. ipuin lehiaketako sariak banatuko dituzte. larunbata, berriz, haurrek pintura lehiaketa izango dute, goizeko hamaiketan hasita. Programari larunbatean emango zaio amaiera abestiak eta musika herrikoia izango da, Andaluziako Arima koruarekin, Flor de Tomillo eta Zumake talde eta abesbatzekin.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera