Jaiegun eta zubiak ordutegien egokitzea dakar hainbat udal zerbitzuetan

03.12.10
Erakundea

Udal zerbitzuk herritarrei harrera egiteko dituzten ordutegiak egokitu egingo dituztela iragarri dute, datozen egunetako jaiegun eta zubira dela-eta. Aldaketa horiek datozen egunei eragingo diete, hiru jaiegun ate joka baititugu. Udal liburutegiak, kasurako, zerbitzuan hainbat aldaketa egingo ditu, erabiltzaileok kontutan hartu beharko ditugunak. Esaterako, bihartik asteazkenera bitartean egunero zabalik egongo da, baina ordutegi zatitua izango du. Goizez 10etatik ordu 2etara bitartean eta arratsaldez, 5etatik 8etara bitartean.

Kiroldegia eta Betiondo kudeatzek dituen UKEk ere, hainbat egokitzapen egingo ditu. Aldaketok ondokoak dira: kiroldegian bihar goiz eta arratsaldez zabalduko da, larunbatero egin legez. 9etatik ordu 1etara eta arratsaldeko 4etatik 8etara. Igandean bakarik goizez irekiko da, arratsaldez itxita izango delarik. Astelehen eta asteazkena, jai eguna denez gero, goizez irekiko da. 9etatik ordu 1era bitartean. Asteartean, ohiko ordutegia izango, zabalik goizeko 8etatik gaueko 10ak bitartean, etenik gabe.

Betiondon aldiz, bihar ohiko ordutegia izango da. Goizez nahiz arratsaldez zabalik, goizez 8:30etatik ordu 2 eta erdietara eta lauretatik zortzietara zabalik. Igandetik asteazkenera bitartean bakarrik goizeko ordutegia izango du, 8:30etatik ordu 2 eta erdietara bitartekoa . Asteartea egun berezia izango, eta ordutegia laburragoan edukiko da zabalik, 10:30etatik ordu 1era bitartean, alegia.

Lobiano kulturgunea zabalik izango da egunero. Bertako erakusketa-gela egunero irekiko da eta igandean zine-proiekzioa ere emango da.

Azkenik, esan behar Gazteria informatzeko zerbitzua eta Emakumeen Toagunea eta Abiapuntuk,zubi egingo asteartean eta ez dute aterik zabalduko.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n