Goizean xakea eta, arratsaldean, ipuin kontalaria

03.12.10
Udal Liburutegia

Hileko lehen larunbata guztietan egin legez, udal liburutegiak jarduera bikoitza izango du bihar. Goizean, xake zaleek bertan bildu eta jokoaren inguruko arauak, hasiera moduak, zalantzak, estrategiak eta mahai-joko honen inguruko askoz gauza gehiago argitu eta landu ahal izango dute. Guzti horretan laguntzeko eta aholkatzeko Ermuarrak Xake Taldeko kideak izango dira.

Xake jarduera 12:30etatik ordu 2etara bitartean egingo haurrentzako aretoan

Xake zaleei edo ikasi nahi dutenei horretan jarduteko espazio berria eskaini nahi zaie. Proposamen irekia da adin guztietakoentzat, haur, gazte nahiz helduek parte hartu dezaketelarik. Batzuk jokoan aritzearekin nahiko izango dute eta beste hainbatek begiraleen aholkuak nahiago izango dituzte.

Oihana Etxegibel ipuin kontalariaren emanaldia 17:30etan izango, haurrentzako aretoan baita

Arratsaldean, bost eta erdietatik aurrera, hileko lehen asteburu honetan ‘Kontu kontari’ izeneko ekimena egingo da. Etxegibelek ‘Borobil Borobaldun Afrikara bialdu’ Afrikako ipuinen sorta ekarriko dizkie 3 urtetik 6ra bitarteko umetxoei. Ekimena Munduko paisaiak jardueraren barne dago, edizioa Mali herriari eta harien kultura zabaltzeari dedikatuta dagoelarik. Saioa euskaraz egingo da. Iraupena ordu bete ingurukoa izango dela aurreikusi da. Antolatzaileek parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatzen diete, etenik ez sortzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat