Autobus tematikoak Institutu Onkologiko berria eta bere lana ezagutzea posible egingo digu
Kutxa obra sozialaren autobus tematikoak, Donostiako Onkologi Institutu berria eta bertan minbiziari aurre egiteko egiten den lana ezagutzeko aukera eskainiko digu bihar ermuarroi. ‘Onkologikoa. Itxaropenerako argia’ da, hain zuzen ere, kutxa Obra Sozialak dakarren kanpaina honen izenburua, Kutxak finantza-jarduerak egiten dituen herri guztietatik igarotzen ari dena. Autobusa bihar abenduaren 7an Ermura iritsiko da eta Orbe Kardinalaren plazan izango da, herritarrak ikusi eta zabaltzera datorren mezua ezagutu dezaten. Autobusa egun osoan Ermuan izango da, goiz nahiz arratsaldeko ordutegian bisitatu ahal izango delarik.
Minbiziaren prebentzioaren inguruko informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat da, baita Onkologikoa ezagutzera ematekoa ere. Izan ere, Kutxa entitatearen obra sozialak 61,5 milioi euro inbertitu ditu Donostiako ospitaleen inguruan eraiki duen Institutu Onkologiko berrian. Informazio-teknologia aurreratuenarekin hornitutako autobus moderno hau penintsulako geografia osoko errepideetan barrena dabil, eta geldialdia egiten duen herrietan berori bisitatzeko aukera eskainiko digu bertako herritarroi, ordutegi zabal batean.
Kutxak 61 milioi eta erdi inbertitu ditu Onkologiko berrian
Autobusak 13,80 metroko luzera eta 4,70 metroko zabalera du. Alde bakoitzean kanpora atera daitekeen modulu bat du, eta horiei esker, 5 metroko zabalera eta 4 metroko altuera lortzen du, 25 lagunentzako edukiera duen 49 m2ko barne-azalera osatuz guztira. Halaber, plataforma jasotzaile bat du, minusbaliotasun fisikoa eta mugikortasun murriztua duten pertsonak sar daitezen errazteko. Barrualdean, 60 pulgada dituen plasmazko pantaila bat du, ikus-entzunezko proiekzioetarako; bost ordenagailu eta beste horrenbeste ukimen-pantaila; minbiziaren lehen eta bigarren mailako prebentzioari buruz multimedia-sistemen bidez egindako informazio-programak; eta Onkologikoaren informazio, zerbitzu eta instalazioetarako sarbide zuzena, beste ekipamendu batzuen artean.
mugikor honetan bisitariei eskainiko zaizkien informazio, aholku eta gomendioek oinarrizko prebentzio-kontzeptuei buruzko ohar batzuk ematen dituzte: ez erre, dieta egokia eraman, gizentzeari uko egin, ariketa fisikoa egin, alkoholarekin eta eguzkitan denbora luzez egotearekin kontuz ibili, laneko eta ingurumeneko arriskuak zaindu, txertaketa-programak bete... Eta egungo prebentzio-programa desberdinak ere azaltzen dituzte: hainbestean behin egin beharrekoak, emakume nahiz gizonentzat bereziki direnak, lanekoak, auto-miaketak, eta abar.
Nutrizioari eta bizimodu osasungarriari buruzko jolas batek, Onkologikoko instalazioen aurkezpenak eta kutxaren Obra Sozialak gauzatzen dituen jardueren azalpen batek osatzen dute Onkologikoaren kanpainak proposatzen duen informazio-eskaintza zabala. Itxaropenerako argia 2009ko azaroaren 18an hasi zen, Logroñon, eta Abenduaren 7an Ermura iritsiko da urtebete iraungo duen ibilaldia eginez. Cardenal Orbe plazan egongo da kokatuta gaurkoan.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera