Udalbatzarrak aste honetan eta ezohiko bilkuran 2011ko aurrekontua onartuko du

13.12.10
Erakundea

Udalbatzarrak 2011ko aurrekontua onartuko du aste honetan egingo duen ezohiko bilkura batean. Organoa asteazken goizeko hamarretan bilduko da lehen deialdian eta ordu erdi beranduago bigarrenean, eguneko gai-zerrendak biltzen dituen bi gaiak aztertu eta erabakitzeko. Bilkurako gai garrantzitsuena ezbairik gabe, hemeretzi miloi seiehun eta larogeita hamasei mila hirurogeita zazpi euroko udal aurrekontua izango delarik (19.696.067 €). Aldi berean, kontuan hartzen baditugu Udal Euskaltegia, Udal Kirol Erakundea, Promosa eta Proimersako aurrekontua balantze bateratua 26 milioi eurokoa gutxi gora behera izango da.

Bilkurako lehenengo gaia, EB-Bak aurrekontuei aurkeztutako sei emendakin edo zuzenketa ebaztea eta Partido Popularrak osoko zuzenketak eta aurrekontu proposamena bueltatzeko eskaria izango da. Bigarrenean, datorren urterako udal aurrekontua onartzea izango da.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26