RIFeko egoera eta garapen iraunkorreko beharrei buruzko hitzaldia
Ermuko Udaleko Nazioarteko Kooperazioa Alorrak "RIFeko ingurumen egoera eta egoera sozioekonomikoari buruzko atalak eta garapen iraunkorreko beharrak" hitzaldia eskaintzen du. Hitzaldia gaur arratsaldean 18:30etan Lobiano Kultur Gunean izango da. Hizlaria Hakim Messaoud, GEODE taldea (Grupo de Estudios Ornitológicos y la Defensa de Medioambiente en el Rif central) eta RODPAL (Red de ONG s de Desarrollo en el Parque Nacional de Alhucemas) kidea, izango da.
Azraf (Euskadiko Morokoar etorkinen elkartea) eta Gernikatik Mundura 2004. urtetik aurrera elkarrekin lanean aritu dira, Euskal Herriko eta Rifeko elkartasun harremanetan sakontzeko helburuarekin. Urte hauetan, EHn Rifeko egoera eta Amazigh kultura ezagutarazten eta herri horrek justizia ezaren aurka duen borrokaren berri ematen ahalegindu dira. Gainera, garapenerako lankidetzako ekimen batzuk jarri dituzte martxan Alhucemas inguruko komunitateekin. Etorkizunari begira, elkarte biok GEODEren ekimen bat sustatuko dute. Proiektu horren helburua da Alhucemaseko parke naturalaren desertifikazioaren aurka egitea; horretarako, fruta arbolak landatuko dituzte, hango baserritarren bizimodua hobetzearren.
Hakim Messaoudi-k, ekimen horren arduradunak, hitzaldian zehar Rifeko ingurumenaren egoera zein egoera sozioekonomikoa aurkeztuko dizkigu, eta lurralde hori modu iraunkorrean garatzeko proposamen zehatz batzuk egingo dizkigu.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan