23 establezimenduk izena eman dute herriko 1ngo erakusleihoen lehiaketan

17.12.10
Erakundea

Ermuko 23 establezimenduk beren erakusleihoak apaindu dituzte udalak antolatu duen herriko 1ngo erakusleihoen lehiaketarako. Izena eman duten guztien bere erakusleihoak dotore jantzita dituzte astelehenetik. Ekimenaren xedea herriko kaleak bizi, girotsu eta jendez egon daitezela da, Gabonetako jaietan gertatu ohi den bezala. Lehiaketan bi sari izango dira, lehenengoa epaimahai profesional batek erabakiko du; bigarrena berriz herritarrok webgune korporatibo honen bidez herri bozka egingo, non edozeinek beren iritzia eman ahal izango duen. Herri bozkan parte hartzen duten guztien artean 4 afari zozketatuko dira.

Lehiaketan parte hartzen duten establezimenduek hori adierazten duen agiria jarrita dute. Parte-hartzaileek erakusleihoak prest izan eta horrela mantendu beharko dituzte abenduaren 13tik urtarrilaren 6ra bitartean. Horrez gain, argiztatuta izan beharko dute, gutxienez, gaueko hamarrak artean.

Profesionalek eratuko duten epaimahaia herriko establezimendu guztietatik pasako dira, erakusleihoan aztertu eta baloratzeko, ondoren onena aukeratu eta saritzeko. Taldeak hainbat aspektu baloratuko ditu, besteak beste: produktuak aurkezteko modua, sormena, berrikuntza, argiztapena eta guztiaren balore estetikoa. Profesionalen iritziaz gain, antolatzaileak herritarren iritzia ere jakin nahi duenez, webgune korporatibo honen bidez herri bozka egitea erabaki du, herritarrek gustukoen dutena adierazteko eta beren iritzia emateko aukera izan dezaten. Hori horrela, gaurtik eta abenduaren 22ra –gaueko 12ak bitartean- bitartean nahi duen guztiak bere boto eman ahal izango dio bere iritziz erakusleiho onena jarri duen herriko merkatariari. Bozkatzen duten guztien artean 4 afari Mendiola jatetxean zozketatuko dira. Zorte on, guztioi!

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da