Immigranteen elkarteentzako tailerra Lobianon

17.12.10
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Euskadiko GKE koordinadorak, Harresiak apurtuz izenekoak, tailerra gauzatuko du bihar Ermuan, immigranteen elkarte edo horiei laguntza ematen dieten elkarteentzat. Tailerra pentsatuta dago gizarte proiektuak prestatu eta horiek prestatzeko heziketa teknikoa behar duten guztientzat. Tailer hori Immigranteen Nazioarteko Egunean bertan egingo da. Ekimena Durangaldeko eta Eibarko elkarteentzat pentsatuta badago ere, zabalik Egon da elkarteen barne jardun ez eta eskualdean horrelako proiekturik egiteko interesa izan dezaketen pertsona partikularrentzat ere. Guztira hogei elkartek eman dute izena. Gehiagorik ezin izan da onartu, lekurik ez dagoelako Lobianon.

Tailerrari jarri zaion titulua ondorengoa da. Beharren identifikazio eta gizarte proiektuen elaborazioa. Tailerra egun osoan zehar gauzatuko da. Goizez, 9:30etatik ordu 1 eta erdietara eta, arratsaldez, ordu 2etatik 6etara bitartean. Luntxa emango zaie partaideei eta haurtzaindegi zerbitzua ere izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Atzerritartasun Legeari buruzko informazio saioa

Asteazken honetan -hilak 26an- Lobiano Kultur gunean, 17:30ean
Imagen
29.05.25
‘Mila kolore, bihotz-taupada bakarra’

Datorren larunbatean Kulturarteko Jaiaren beste edizioa ospatuko Ermuan
Imagen
26.05.25
2025eko arrazakeriaren aurkako astea

Erakusketa batek gaurkoan hasiera emango dio eta larunbatean kulturen arteko jaialdiarekin itxiko den egitarauari