2010eko azken Osoko Bilkura egingo du Udalbatzak

21.12.10
Erakundea

Udalbatzarra aurtengo azken Osoko Bilkurara bilduko da asteazken goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamar eta erdietarako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda sei puntuk osatzen dute. Lehenengoan, kredituak gehitzeko udal aurrekontua aldatuz alkateak luzaturiko hamaikagarren dekreturen berri emango da. Bigarrenean, Ermua-Mallabia udalerrien saneamenduko eta Debabarreneko kolektoreetara konektatzeko proiektuaren aldaketa behin betikotasunez onetsiko da, bai eta horrek ukitutako lursailen jabetza kentzeko espedienteari hasiera ematea.

Hirugarren puntuan Abeletxen zuzkidurazko 57 bizitoki egitea sustatzeko Ermuko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren artean egingo den hitzarmena onetsiko. Laugarrenean, BITNET: Marketin dinamikoa izeneko enpresa-proiektua B+E legez kalifikatzeko eskaera onetsiko da. Bosgarren puntuan, Ermuko HAPNren OR-7 “Bizitegiz besteko eraikuntza auzo arteko bideetan” ordenantzaren antolamendu xehatua aldatzeko UVESCAYA S.L enpresak aurkeztutako Plan Berezia behin betikotasunez onetsiko. Eta azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26