Isunak diruditen paperak utzi dituzte Ermuan aparkatutako ibilgailuetan

22.12.10
Hiritarren Segurtasuna

Hainbat ermuarrek arrosa koloreko eta isuna diruditen papertxoak aurkitu dituzte gaur goizean bere ibilgailuen haizetakoan, Udaltzaingoak jakitera eman duenez. Papertxo horiek faltsuak dira eta ez dute administrazioarekin zerikusirik iturriak aditzera eman duenez. Papertxoek Eusko Jaurlaritzaren idazpurua dirudiena daramate, nahiz eta ofizial edo benetako ez den. Idazpuru horretan hainbat akats baitaude, ‘Jarlaritza’ eta ‘Goberno’ idatzita baitago, zuzeneko ‘Jaurlaritza’ edo ‘Gobierno’ren ordez. Horren, gain, Nafarroako ezkutua ere badu, estali gabe. Papertxoak orain egun batzuk Durangon aurkitutakoen berdinak dira.

Papertxo horiek Abiadura Handiko Trenaren (AHTaren) kontra dauden talde edo pertsonek inprimatu eta bantu dituztela uste da. Agirian zigorraren zenbaki bat adierazten den lekuan ondoko kodea adierazi baita 47900AH10T37, horretan Abiadura Handiko Trena hitzaren akronimo edo laburdurak jasoz. Horrez, gain, bertan mugimenduak duen blog baten helbidea (http:/mugitu.blogspot.com) adierazten da, Garraio sailaren balitz bezala.

Papertxoan gidariei trafiko arau-urratzea egozten, bide publikotik “abiadura handiz zirkulatzea’ bezalako adierazpidea erabiliz eta zigorra 95,8 euro dela esanez. Isunaren kopurua erdira jaitsi daitekeela jasotzen da, hori bost egunen buruan ordainduz gero. Papertxoak eskuz idatzita daude.

Zedula faltsuan azaltzen denez “Eusko Jaurlaritzako Garraio saila, Abiadura Handiko Trenaren obretako gastu handiak ordaintzeko (6.000 mila milioi €uro baino gehiago) isunak zabaltzera behartuta dagoela kontutan hartuta, autoaren jabeari jakinarazten zaio 95,80 €uroko isuna jaso duela” (sic=hitzez-hitzezkoa). Isunaren zenbateko hori justifikatzeko ondoko argudioa erabiltzen da: “”beharrezko obra honekin jarraitzeko exekutiboaren likidezia faltak arrazoitzen du. 95,80 €uroko kopuruak, azpiegitura honentzat biztanle bakoitzak ordainduko duenaren %2a besterik ez da”.

 

Ez da lehenengo aldia AHTaren kontra dauden pertsona edo taldeek ustez Jaurlaritzarenak diren idatziak jarri edo erabiltzen dituztela. 2009ko apirilean, agiri ofizial bat kopiatu zuten, non herritarrei dirua eskatzen zieten AHTa ordaintzeko. Orduan, faltsifikazioa ez zen hain argia eta, idatziak piztu zuen alarma ikusita, Gobernuak azalpenak emanez eta egoera argitzeko oharra kaleratu behar izan zuelarik.

  • Argazkian Ermuan gaurkoan jasotako txarteletako bat dugu

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako
Imagen
31.05.24
3,5 tonatik gorako trafiko astuna mugatuta dago Ermuko BI-3344 errepideann

Udaltzaingoak Udalbatzak erabakitako debekuaren berri eman du eta 24 salaketa jarri ditu
Imagen
17.04.24
Ermuan indarra erabiliz egindako lapurreta-delitu batzuen ustezko egilea inputatu dute

35 urteko emakume bat epailearen esku utzi dute, hainbat lapurretan lortutako ondasunak gordeta edukitzeagatik