‘Zurekin, elkarrekin…komunitate gara’ Caritasen Gabon kanpaina

23.12.10
Gizartea

Ermua eta Mallabiko parrokietako Caritasek Gabonetako diru-bilketa kanpaina berriari hasiera eman dio. Caritasek Caritasek elkartasuna eskatu du Gabonetan, egoera larrian daudenei laguntzen jarraitzeko. Elkarteak herri bietako etxebizitzetara eskutitz bana bidali du. Eskutitzean esaten duenez gure etxeetara jo du egiten duen lanaren berri emateko eta gure diru-laguntza eskatzeko. Idatzian Caritasek dio “gure atea jotzen duela, gure inguruan egoera larrian daudenen artean banatuko duen diru-laguntza eskatzeko”. Aurrerago dioenez, “jakin badakite dirua eskatzeko ez dela unerik egokiena eta ezinezkoa bazaizu ulertuko dugu”.

Idatzi horretan urtean zehar egindako lana eta eskainitako laguntzaren berri ematen da. Halaber, herritarroi diru-laguntza eskatzen zaigu pertsona behartsuei laguntzeko xedez, aurrerakoetan bezala. Eskutitzak bigarren gutun-azal bat dakar, bertan pertsonek gure borondatezko emariak sar ditzagun. Barnean ere, lurraldean ‘Zurekin, elkarrekin…komunitate gara” titulua duen kanpainaren hiru orrikoa ere sartu dute. Emariak transferentzia bidez egin daitezke bertan adierazitako kontu zenbakira, edota gutun-azalean diru-kopuru bat sartu eta hori mezan edo parrokiako bulegoetan entregatuz.

Elkarteak adierazi duenez jaso dituen laguntzei esker hainbat proiektu abiarazi ahal izan ditu. Horien artean ondoko hauek daude: oinarrizko gizarte ekintza atalean 93 pertsona edo familiei laguntza eman zaie azarora bitartean. Iaz, aldiz, atal honetan 44ri lagundu zitzaien. Beraz, krisialdia dela eta laguntza behar dutenen kopurua hasi egin da. Horrez gaiz, gizarteratze heziketaren barne sukaldaritza eta jostun ikastaroak ere egin ditu aurten eta Ekorropa dendak aurrera segitzen du, non bertako lanpostuak mantendu diren.

Caritasek iazko Gabonetako kanpainan Ermuan eta Mallabian 6.128,20 euro bildu zituen. Urtealdi ekonomiko horretako gastuak 50.776,54 euro izan dira eta diru-sarrerak berriz 50.520,84 eurotakoak. Hortaz, defizit txikitxo bat izan zuten. 2009ko aurrekontu horren berri zehatza ere ematen dute, zenbakiak ondokoak direlarik:

Gastu eta diru-sarrerak
Gastuak Zenbatekoa Diru-sarrerak Zenbatekoa
Diru-laguntzak familiei 46.731,25 Gabonetako diru-bilketa 6.128,20
Pisuaren mantenua 1.687,16 Bestelako diru-bilketak 4.122,64
Sukaldaritza eta jostun ikastaroak 694,50 Emariak 3.112,00
Fotokopiak 1.334,56 Elizbarrutiko fondoak 33.558,00
Telefono gastuak 329,07 Diru-laguntzak 3.600,00
Guztira 50.776,54   50.520,84

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean