Argitara eman ditu EMOEk zozketatu dituen zazpi otarren zenbaki irabazleak

23.12.10
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) zozketatu ditu kideek emandako produktuez prestaturiko zazpi Gabon otarrak. Otarrok guztira 3.500 euroko balio dute eta zenbaki irabazleak zeintzuk izan diren gaur iragarri da, zozketa egin eta gero. Orain otarrak nori egokitu zaizkion ezagutzea besterik ez da falta. Produktu eta loteak Torrekua plazatxoan, Horacio arropa denda zenaren erakusleihoan izan dira ikusgai.

EMOEk herriko establezimenduen –Dendargitxo- iratxoa aurkeztu zuen larunbatean

Elkarteak herriko establezimenduen –Dendargitxo- iratxoa aurkeztu zuen larunbatean kalean egindako antzerki emanaldian. herriko establezimenduen –Dendargitxo- iratxoa Gabonetan guztia ondo ateratzeko erantzukizuna duena da. Dendargitxok jostailuen fabriketatik eraman gintuen bidaia magikoan. Bere inguruan zituen jostailuek bizia eskuratu zuten: dantzaria, pailazoa, peluxezko hartza, eta abar…

Herriko kaleetan egindako ibilbidean iratxoaren eta jostailuen istorioa kontatu zen geldialdi bakoitzean. Herriko denden garrantzia, sarri azpimarratu zen ideia da, pertsonaiak edozer behar zutenean eskura eta modu azkarrean eskuratu zezaketelako, eta, etxetik hain hurbil. Arratsaldeari amaiera emateko, plazan animazio jolasak egin ziren haur nahiz helduentzako. Bertan paraxut handi bat zabaldu zen, ikusleak emanaldian inplikatzeko. Bertaratutako haur eta gaztetxoei puxikak eta gozokiak eman zitzaizkien.

Jarduera honek zonaldeen kooperazio, dinamizazio, eta hiri lehiakortasuna pizteko Eusko Jaurlaritzak ematen dituen diru-laguntzak jaso zituen.

  • Argazkian antzerki taldeko kideek udal Merkatu Plazaren parean egindako ekitaldian
  • Argazkian oatrrekin sarituak izan diren zenbakiak eta txartel horiek eman dituzten establezimenduak
  • Argazkian antzerki txaldea paraxut erraldoiaren azpian ikusleekin batera Orbe plazan

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko