Hainbat zerbitzuk ordutegiak aldatu dituzte, Eguberriko jaietara egokitzeko

24.12.10
Erakundea

Hainbat udal zerbitzuk herritarrei harrera egiteko dituzten ordutegiak egokitu egingo dituztela iragarri dute, Eguberriko jaietara egokitzeko. Aldaketa horiek datozen bi asteei eragingo diete, jaiegun ugariz zamaturik baitatoz.

''Abiapuntu'' herritarrentzako informazioaren bulegoa abenduaren 24an eta 31n ordutegi bereziarekin irekita egongo da, hau da, goizeko 8etatik arratsaldeko 14:00etara. Gainerako egunetan ohiko ordutegian (goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara) irekiko da.

Udal liburutegiak, kasurako, zerbitzua hainbat aldaketa egingo ditu, erabiltzaileok kontutan hartu beharko ditugunak:

  • Gaur osteguna 24a, datorren osteguna 31 eta asteazkena urtarrilaren 5a goizez besterik ez irekiko da (9:30etatik 13:00etara).
  • Eguberri-egunean, abenduaren 26an, Urteberri-egunean, urtarrilaren 2an eta Errege Mago egunean itxita egongo da.
  • Urtarrilaren 5ean goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:00etara irekiko da. Arratsaldean itxita egongo da.
  • Gainerako egunetan (urtarrilaren 7, 8 eta 9an) goizeko 11:00etatik arratsaldeko 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara irekiko da.

Lobianoren ordutegia, bestalde, goizeko 8etatik gaueko 21:00etara izango da. Gaur, 8:00etatik 14:00etara irekita egongo da. Lobiano kultur Gunea goizeko 9etatik 14:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 21:00etara irekiko da. Abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean arratsaldean itxita egongo da.

Emakumearen Topaguneak ere aldaketak iragarri ditu eta abenduaren 27tik urtarrilaren 5era bitartean eta urtarrilaren 4an eta 5ean, goizeko zerbitzua besterik ez du eskainiko. Ordutegia ondokoa izango da, goizeko 9,30etatik eguerdiko 13:30etara. Arratsaldetan itxita egongo da.

Azkenik, kiroldegia eta Ariztmendi pilotalekua kudeatzek dituen UKEk ere, hainbat egokitzapen egingo ditu. Abenduaren 24 eta 31n, instalakuntzak zabalik egongo dira goizeko 8:00etatik eguerdiko 15:00era. Eguberri eta Urte Berri egunetan ateak itxita izango dira eta Errege Magoen egunean, beste edozelako jaiegun edo igandeetan bezala zerbitzua eskainiko du. Hau da, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 13:00etara. Betiondo Kirol Gunearen kasuan, ordutegia honako izango da: abenduaren 24an eta 31an goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:00era irekiko da. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean instalazioak itxita egongo dira. Urtarrilaren 6an alderantziz goizeko 8:30etatik arratsaldeko 14:30etara irekita egongo dira.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du