Pedro Sánchez lankide ohia, Lanbide erakundearen Enplegurako Prestakuntzako zuzendaria izendatuta

29.12.10
Erakundea

Pedro Mª Sánchez Amado, udalaren lankide ohia, Lanbide erakundearen Enplegurako Prestakuntzako zuzendaria izendatu izan da.

Pedro Mª Ermuko Udalaren gizarte langile lanetan hasi zen 1995ean. 2009. urteko amaieran Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarteratzeko zuzendaria izendatu izan zen. Atzo, Jaurlaritzaren Kontseiluak izendatu zituen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari berria Javier Ramos eta lagunduko dioten zuzendariak. Hori dela eta, Pedro Sánchez Enplegurako Prestakuntzako zuzendaria da, Mariano Cortes Lan Aktibazioko zuzendaria da eta Esteban Ruiz Baliabideen zuzendaria da.

Pedro Sánchez gizarte lanean diplomaturik dago. Titulua Gasteizko Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolan lortu zuen 1990eko promozioan. Lanean eskarmentu handikoa da eta hogei urteko esperientzia du haurtzaroa babesean, desgaitasuna duten pertsona eta, batez ere, udalerriko gizarte-lanean, horretan buru-belarri jardun baitu Ermuan 1995etik.

Jaiotzez Galdakarra eta adopzioz ermuarra dugun lankide honek adierazi digunez, Gasteizera eta Jaurlaritzara 60 kilometrotara lanera joan arren, profesionalki garatzen lagundu duen herri eta harremana ez du etengo, Ermua bere herritzat jotzen baitu. ‘Esperientzia hau ene bizitzako parentesia kontsideratzen dut. Udaleko funtzionario izaten jarraitzen dut eta, lehenago edo beranduago bueltatuko naizela gauza ziurra da, nire bizitzako hainbeste urtetan izan dudan maitasunaz”.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26