Josu Gasconen eskulturak ikusgai Lobianon

03.01.11
Kultura eta Gazteria

Josu Gascon artista bizkaitarrak Lobianora ekarri du bere obrako hainbat lan eta erakusketan jarri. Ekarritako lanak eskulturak dira. Erakusketa udal kultura sailak antolatu du eta hilabete erdira artean irekita izango da, hain zuzen ere, urtarrilaren 16ra bitartean. Erakusketa lanegunetan arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean bisitatu ahal izango da eta asteburuetan baita goizez ere, goizez 12etatik ordu 2etara, arratsaldez ordutegi bera mantenduz. Sarrera dohainik da.

Hainbat datu biografiko

Josu Gascon Vega Bilbon jaio zen (1961.12.25ean) hirian kolore laranja nagusi zelarik, labe garaiek kolore hori ematen baitzioten gauei. Gaztetatik sormenerako grina erakutsi zuen, jostailuak eta liburuxkak egiten baitzituen. Hamasei urterekin hainbat artisaurekin harremanetan hasi eta urte bete beranduago Errioxako nekazal komuna batera joaten da. Hemeretzi urterekin bizikletaz bidaia bat egiten du Europako hainbat lurraldetik pasatuz: Espainiaz gain, Frantziako Hegoaldera eta Italiara joanez. Bolzanon bertan geratuko da hogeita bost urte bete artean. Eskultura zaletasun bezala izango du 2005era artean, geroztik serioago jardunez lan horretan. Surrealismoa interesatu izan zaio gaztetatik, eta bere lan artistikoa eremu kontzeptualean kokatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan