Gazteria eta horientzako etxebizitzari buruzko hausnarketa egingo Ermuan jardunaldi batzuen bidez
Ermuan gazteria eta horientzako etxebizitzari buruzko hausnarketa egingo dugu urtarrilaren bigarren hamabostaldian egingo dugun jardunaldi batzuen bidez. Gazteentzako etxebizitzari buruzko Ermuko I. jardunaldi hauetan gazteen emantzipazio errazteko herrian prestatu ditugun proiektu eta laguntzak aurkeztuko dira. Jardunaldiak udalak antolatu ditu herriko gazteen batzordearekin elkarlanean. Jardunaldiak hiru egunetan gauzatuko dira -18, 25 eta 27an- eta egun bakoitzean hitzaldia eta eztabaida edo galderak planteatzeko aukera izango dira. Hitzaldiak EHUko irakasle eta soziologo den Javier Elzok, EHUko irakasle eta soziologo Imanol Zuberok, Donostiako hirigintza zinegotzi Jorge Letamendiak eta herriko alkate Carlos Totorikak egingo dituzte.
Izen-ematea doako da eta urtarrilaren 17a bitartean egin daiteke, webgune korporatibo honetan dugun fitxategia betez edo Lobiano Kultur Gunea bertara joanez. Lobianora zuzenean deitzeko ere aukera badago, 943 70 87 00 telefono zenbakira. Jardunaldietan parte hartzen duten ikasle unibertsitarioek kreditu 1 lortuko dute, zeina aukeran baliozkotu ahal izango duten. Eman izena! Zure etorkizunarentzat nahiz Ermukoarentzat oso onuragarri izango da.
Ezagutu itzazu dauden erronkak eta zailtasunak
EGITARAUA
- Urtarrilak 18
- 18:30-19:30: “Euskadiko gazteen emantzipaziorako erronkak eta zailtasunak, bizilekuen sarbidea emantzipaziorako traba bezala”. Hizlaria Javier Elzo, soziologoa. Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
- 19:30-20:00: Eztabaida.
- Urtarrilak 25
- 19:00-19:45: “Krisi ekonomikoa eta etxebizitza: etorkizunerako ikuspegiak”. Hizlaria Imanol Zubero, soziologoa. EHUko irakaslea.
- 19:45-20:00: Eztabaida.
- Urtarrilak 27
- 19:00-19:20: “Hirigintza, gizarte eraldatze tresna”. Hizlaria Jorge Letamendia, Donostiako hirigintza zinegotzia.
- 19:20-19:40: “Ermua, eraldaketa eredu bat”. Hizlaria Carlos Totorika, Ermuko Alkatea.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da