Udaltzaingoaren gomendioak kabalgataz seguru gozatzeko
Udaltzaingoak aholku zerrenda bat ezagutarazi du pertsonen eta, batez ere, haurren segurtasuna gehiagotzeko bihar herrian ospatuko dugun Errege Magoen Kabalgatan. Dakigunez, umeentzat biharkoa egun magikoa izanen da eta liluratu egiten ohi direnez, urtero, bat edo beste gurasoengandik despistatu eta galdu egiten da jendartean. Umeak nahiz haren familiakoek hartzen duten sustoa ez da makala izaten. Normalean, gertakizuna sustoan, besterik ez da geratzen, eta hainbat minuturen bueltan berriz elkarri bila ibili ondoren elkartu eta pasadizoa amaitzen da. Dena den, badaezpada hobe aldez aurretik neurriak hartzea eta prebenitzea.
Esan bezala, urterokoa da jendartean umeren bat edo bestea despistatu edo galtzea. Horren aurrean, udaltzaingoak ondorengo neurriak jarraitzea proposatzen digu:
- Haurraren esku edo besoan gurasoen telefonoa idaztea. Umeari lepo nahiz eskuturrean helbidea eta harremanetarako telefonoa idatzita daraman plaka jartzea.
- Haurrari bere izen-abizen oso erakustea. Eta adinaren arabera, ahal bada, helbidea eta telefonoa ikas ditzala baita.
- Pertsona ezezagunei jaramonik ez egitea, ez eta ezer hartzea.
- Gurasoengandik galduz gero, kabalgataren ibilbidearen inguruan izango diren Udaltzaingoko agenteengana, kabalgata antolatu duten kideengana edo giza agenteengana jotzea.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan