Ermuak ‘Zientzia eta Berrikuntza Hiriaren’ izenpena jasoko du datorren astean

05.01.11
Erakundea

Gure herriak Zientzia eta Berrikuntza Ministerioren ‘zientzia eta berrikuntza hiria’ izenpena jasoko du datorren astean. Saria jasotzeko ekitaldia Madrilen egingo da eta bertan izango dira Asturiaseko Printzeak. Ekitaldi horretan gure herria ordezkatzen ordezkari talde bat izango da, horren buru herriko alkate Carlos Totorika izanik.

Hogeita hamar hiri edo herrik jasoko dugu estreinakoz Ministerioak ematen duen ‘Zientzia eta Berrikuntza hiriaren’ izendapena. Euskadiko hiru udalerri izango gara ekitaldian bertan, Ermuaz gain, Eibar eta Donostia ere izendatu baitituzte bere kategorian, hiri edo herrion tamainaren arabera. Izendapenak “aintzat hartzen du I+G+Barekiko konpromiso eta ahalegina eta ekoizpen eredua aldatzeko alor horri toki-administrazioen eremutik egindako ekarpena”. Izendapena hiru urtez izango da indarrean eta hori berriztu egin ahal izango delarik, denbora horretan bakoitzak egindakoaren arabera. Izendapena hiru urtez izango da indarrean eta hori berriztu egin ahal izango delarik, denbora horretan bakoitzak egindakoaren arabera.

‘Zientzia eta Berrikuntza hiriek’ osaturiko sarea, (INNPULSO sarea)

Izendapena jaso duten hiri edo udalerriek hainbat onura eta laguntza izango dituzte I+G+B (Ikerketa, Garapena, Berrikuntza) lan-eremuan, INNPULSO deritzan sarearen barne egongo baitira. Sare horretan udalen arteko harremana eta proiektuak elkarlanean lantzea bultzatuko da. Izaera iraunkorra izango duen taldea izango da, hasten jarraitzeko bokazioa duena eta, ereduaren aldaketa hasita dagoela erakutsi nahi duena. Udaletxeek horretan zeresan garrantzitsua izango dute.

Sarean dauden hiri edo udalerriek hainbat onura eta laguntza izango dituzte I+G+B (Ikerketa, Garapena, Berrikuntza) lan-eremuan nahiz tokiko garapenean:

  • Izendapena estatuan nahiz nazioartean komunikatu eta promozioan erabiltzeko baimena jasotzea.
  • Zientzia eta Berrikuntza hiriek’ osaturiko sarearen barneko udalerriek elkarlanean egindako proiektuak bultzatzea.
  • MICINN-MITYC ministerioren lan taldean sarea sartzea, erreferentziazko erakunde moduan.
  • I+G+B (Ikerketa, Garapena, Berrikuntza) lan-eremuarekin zerikusia duten nazioarteko ekitaldietan ‘Zientzia eta Berrikuntza hiriek’ sustatzea.
  • Instalazio zientifiko eta teknologikoak kokatzeko lehentasuna edukitzea, Estatuarenak izan edo horretan parte hartzen duenetan. Eta baita ere, MICINN sarearen nodoak, -I+G+B- informatzeko puntuak (PIDI sarekoak) kokatzeko lehentasuna edukitzea.
  • Izendapena jaso duten hirietan Autonomi Erkidego sailaren eta I+G sistemako gaineko agenteen bileran antolatzeko eta egoitza izateko lehentasuna edukitzea. Baita ere, Ikerketa eta Erakunde Publikoen kongresu eta mintegiak ospatzeko egoitza izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu