Haurtzaindegiak aurtengo lehen izen-emate aldia irekiko

10.01.11
Hezkuntza

‘Haurreskolak’ partzuergoko haurtzaindegiak aurtengo lehen izenemate aldia irekiko duela iragarri du. Izenemate hori gutxienez hamasei hilabete dituzten haurrentzat izango da. Ikastegiak hileko bigarren hamabostaldian martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean haur-eskolara joaten hasi nahi dutenen umeen eskariak jasoko ditu. Gurasoek inskripzio orria jasotzera nahiz entregatzera ere ikastegiko bulegora jo behar dute. Baita ere, argibide gehiago jasotzera. Haurreskola Iparagirre kaleko 15ean dago (udal liburutegiaren ondoan) eta bertako telefono zenbakia 943 17 64 31 da.

Herriko haurtzaindegia zabalik dago goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko bost eta erdietara bitartean. Zentroak orain betetzeke dituen plazen xehetasunak, ondorengoak dira:

  • Urte bat baino gazteagoak diren umeentzat, une honetan 11 leku libre daude.
  • Urte 1etik 2ra bitartekoentzat, une honetan, beste 10 toki dituzte hutsik

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako