Abeletxen 57 apartamentu eraikitzeko lankidetza-hitzarmen sinatzeko ekitaldia
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailak eta gure Udalak lankidetza hitzarmena sinatuko dute bihar, Abeletxeko sektorean apartamentuak eraiki daitezen. Sustapen horren bidez gure herrian batez ere gazteentzako 57 zuzkidura-alojamendu eraikiko dira, denboraldi batez alokatzekoak izango direnak. Iñaki Arriola sailburua eta herriko alkate Carlos Totorika bihar eguerdiko hamabi eta erdietan Osoko Bilkura aretora bilduko dira lankidetza-hitzarmen hori sinatzeko.
Hitzarmen horretan, besteak beste, ondoko baldintzak jasotzen dira: Ermuko udalak Abeletxeko 6. lursaila -1.000 metro karratu dituenak- doan emango dio Jaurlaritzari. Hori horrela izango da, Udalbatzak, abenduaren 22an eginiko Osokoaren Bilkuran eta udal talde politiko guztien adostasunez hartutako erabakiari jarraiki. Eusko Jaurlaritzak, bestalde, 57 zuzkidura-alojamendu eraikitzeko konpromisoa hartuko du, denboraldi batez alokatzekoak izango direnak. Alojamendu horietan lehentasuna izango dute herriko gazteek. Sustapena udal interes berezikotzat joko da, hainbat inguruabar sozial daudelako horrela kontsideratzeko.
Eraikiko diren 57 zuzkidura-alojamenduak, denboraldi batez alokatzekoak eta, batik bat, gazteriarentzat izango dira
Horrez gain, Etxebizitza sailak aurrekontuetan dagozkion zuzkidurak egin ondoren, lehenbailehen 57 apartamendu horiek egiteko lanen kontratazioa egiteko konpromisoa hartzen du, Proimersa udal sozietate publikoak bere egunean kontratatutako eta, jada, prest dituen oinarrizko eta exekuzio proiektuetan oinarriturik. Eta baita, sustapen horri loturiko urbanizazio lanak.
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Sailak konpromisoa hartu du zuzkidura-bizitokien sustapenean interesa duen udalerri bakarra Ermua dela adierazteko. Udalerri horretako herritar gazteak izango direlarik azpiegituren lehentasunezko hartzaileak. Horiek, babes ofizialeko etxebizitzetara sartzeko indarrean dagoen araudian eskatzen diren baldintza orokorrak betetzeaz gain, udalerrian erroldaturik egon eta gutxienez hiru urteko antzinatasuna eduki beharko dute, prozedurari hasiera emango dioen Agindua argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Azkenik, udalak promozio honi %95eraino iritsi ahal izango den hobaria aplikatuko dio Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko udal zergaren kuotan, sustapena udal interes berezikotzat joko eta horrela kontsideratzeko hainbat inguruabar sozial daudela jo izan duelako.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da