Etxebizitzari buruzko jardunaldiak, egitarau erdia beteko

24.01.11
Hirigintza

Ermuan gazteria eta horientzako etxebizitzari buruzko hausnarketa egiten jarraituko dugu aste honetan. Etxebizitzari buruzko jardunaldiak programa erdia beteko dute bihar eta, astearekin amaituko dira. Lehen egunean berrogeita hamar bat pertsona bildu Lobiano Kultur Guneko aretora. Irekiera ekitaldian hitza Jabier Elzo soziologiako katedradunak eta Deustu Unibertsitateko irakasle ohiak –abenduan jubilatu baitzen- izan zuen. Bere hizketaldi eta aurkezpena oso interesgarri eta entretenigarri izan zen. Elzok egungo gazteriaren aspekturik behinenak irudikatu zituen, eta baita horien ezaugarri nagusiak lanean, gizartean eta familian. Jabier Elzoren hitzaldia pdf formatuko artxiboan eskaintzen dizuegu, osorik ikusi edo horretan sakondu nahi duzuen guztiontzat.

Elzori hitza eman aurretik, ekitaldia herriko alkateak ireki zuen, hizlariaren figura eta kurrikularen inguruko datuak emanez. Totorikak jardunaldion garrantzia azpimarratu zuen, bertan egiten diren hausnarketak kontutan hartuko direlarik adieraziz. Honen esanetan, Ermuan Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren berrazterketa egiten hasita dagoenez, zer nolako gizarte nahi dugun definitzeko unea dugu; hemendik 10 edo 20 urtetara zer nolako hiria nahi dugun definitzekoa. Etxebizitzari buruzko Ermuko I. jardunaldi hauetan gazteen emantzipazio errazteko herrian prestatu ditugun proiektu eta laguntzak aurkeztuko dira. Jardunaldiak udalak antolatu ditu herriko gazteen batzordearekin elkarlanean.

Egitaraua

Bihar, EHUko Imanol Zubero soziologo eta irakaslearen txanda izango da. Zuberok krisialdi ekonomikoaren eta horrek etxebizitzaren gain duen eraginari buruz hitz egingo du. Ekitaldiari arratsaldeko zazpietan emango zaio hasiera. Hizlariak hiru ordu laurden izango ditu bere aurkezpena egiteko, eta ondoren eztabaida eta galderen atalera pasako da.

Urtarrilak 25

  • 19:00-19:45 “Krisi ekonomikoa eta etxebizitza: etorkizunerako ikuspegiak”. Hizlaria Imanol Zubero, soziologoa. EHUko irakaslea.
  • 19:45-20:00 Eztabaida.

Urtarrilak 27

  • 19:00-19:20 “Hirigintza, gizarte eraldatze tresna”. Hizlaria Jorge Letamendia, Donostiako hirigintza zinegotzia.
  • 19:20-19:40 “Ermua, eraldaketa eredu bat”. Hizlaria Carlos Totorika, Ermuko Alkatea.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da