150 pertsona inguru bildu dituzte etxebizitza eta gazteria jardunaldiek
Ermuak amaiera eman dio gazteria eta horientzako etxebizitzari buruzko hausnarketa egiteko azken egunetan gauzatzen ari zen jardunaldiei. Jardunaldion itxiera, hirugarren saioa gauzatzearekin bat etorri da. Azken eguneko gaia hirigintza gizartea eraldatzeko tresna ote den edo e zizan zen. Gaia tokiko administrazioen ikuspuntutik jorratu zen eta Donostiako kasua ezagutzeko parada izan genuen, Gipuzkoako hiriburua baita alokairuko etxebizitza kopururik handiena duena Erkidegoan. Horri buruz, Donostiako hirigintza zinegotzi Jorge Letamendiak hitz egin zigun. Donostiarrak etxebizitza politika eraginkorra gauzatzearen alde agertu zen. Bere esanetan, “udalek inplikatu eta esku hartu behar dute gai onetan, beste leku batera begira egon gabe”. Letamendiak etxebizitza publikoak Donostian duen egoeraren inguruko datuak eman zituen, babes ofizialekoak, tasatuak, babesturikoak edo alokairukoak barne harturik. Donostiarrak ez zuen agiririk erabili bere hitzaldian, horregatik ez dizugu hemen eskaintzen.
Horrekin batera herriko Carlos Totorika izan zen. Alkatea Ermuan egindako aldaketaz mintzatu zen eta hori lortzeko segitu diren jarraibideak azaldu zituen. Horrez gain, Aletxen eraikiko diren 57 zuzkidura-bizitokien proiektuaren zehetasunak ezagutarazi zituen. Lobianora berrogeita hamar bat lagun bertaratu ziren, aurreko egunetan gerturatutakoen pare. Totorikak power pointeko agiri bat oinarri hartu eta hura azaltzen joan zen bere hizketaldian zehar. Agiri hori pdf formatuan hemen lagatzen dizuegu, sakonago ezagutu nahi duen guztiaren esku.
Jardunaldietako hiru saioek ehun eta berrogeita hamar bat lagun bildu izan dituzte Lobianon, etxebizitzak duen egoeraren eta gazteek horietara heltzeko dituzten arazoen inguruan hitz egiteko. Etorkizunerako dauden aukerak ere hizpide izan dira. Galdera-erantzun eta eztabaidatan parte hartze dezente izan da, esan eta entzundako guztiak hausnarketaren oinarri hartuko dituztelarik antolatzaileek. Hauek ontzat eman dute lehen edizio honetako gauzatze eta emaitza.
Lotutako albisteak
Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean