‘Schola Ingeniosa’ programaren arduradunak Ermuan izan dira

28.01.11
Ekonomi Sustapena

Tarn (Frantzia, Erdialdeko Pirinioak eskualdeko departamentua) eskualdeko Industria eta Merkataritza Ganberako arduraduna eta Inntegra proiektuko kidea Ermuan izan da aste honetan. Erakundearen zeregina, besteak beste, ‘Schola Ingeniosa’ izeneko programa bultzatzea da. Ignacio Antona Robert Allemandirekin batera etorri zitzaigun Ermura. Allemandi www.entreprendre-au-lycee.org proiektuaren sustatzailea da.

Bisitaldian arduradun frantsesak Lanbide-Heziketarako Ikastegia bisitatu zuten udaleleko lankide eta teknikariekin batera. Bertan irakasten diren espezialitateetako ikasleekin hitz egin eta elkarrizketatu zirelarik. Ondoren, Izarra Enpresa Zentrora jaitsi eta hori ere ikusi eta ezagutuz. Bertan ile-apaindegi laguntzaileen ikastaroko ikasleekin bildu ziren, bertakoek enpresa sortzeko duten proiektuaren zehetasunak zuzenean ezagutzeko. Ikasleek enpresaren helburu eta funtzionatzeko moduaren inguruan mintzatu ziren arduradun frantziarrekin.

‘Schola Ingeniosa’ 15 urtetik 18ra bitarteko ikasleek ekintzaile gisa dituzten trebetasunak lantzeko programa berezia da, ikasleek ikasketak amaitzen dituztenean lan munduratzeko duten aukera handiagotzeko xedea duena. Asmo horri jarraiki, ‘Schola Ingeniosa’ programak ikasleak hezi eta prestatu nahi ditu beren enpresa propioa sortzeko gauza izan daitezen, eta sormenaren bidez, produktu eta zerbitzuak presta eta eskaini ditzaten.

Aste gutxi barru Ermua-Eibar Lanbide-heziketarako Zentroko ikasleek muntatzeko asmoa duten enpresaren helburua eta eskainiko dituzten zerbitzu eta produktuak zeintzuk izango diren ezagutaraziko dituzte. Une honetan, webgunea prestatzeko lanean ari dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat