Victor Manuelen kantaldirako sarrera salmenta otsailaren 14an hasiko

01.02.11
Ermua Antzokia

Victor Manuel kantariak otsaila honetan Ermuan emango duen kantaldirako sarrera salmenta otsailaren 14an hasiko, goizeko zortzi eta erdietatik aurrera. Udal Kultura sailak horrela aditzera eman du, Ermua Antzokia berriaren lehen ikuskizunean izateko interesa duten pertsona askok deitu eta kontsultatu ondoren azken egunetan. Kantaldia otsailaren 25ean, gaueko 22:15etan izango da, antzokia inauguratu eta hurrengo egunean. Lehen egun horretan Victor Manuel kantaria izango dugu gurekin. Kantaria semearekin etorriko da eta emanaldi akustiko eta antologikoa eskainiko du, abesti arrakastatsuak errepasatuz. Emanaldia “Vivir para cantarlo’ biraren barne dago, zeina “abestien biografia’ goitizenaz ere ezaguna den. Bira horretan Espainia eta Hego Amerikako zenbait herritan ibili da, kantari bezala 1960etik gaur artean egin duen ibilbideari errepasoa eginez. Kantatuko duen abesti bakoitzaren esanahi berarentzat azalduko duelarik.

Sarrerak saltzeko prozedura

Otsailaren 14ko 8:30etatik 11:00etara bitartean egingo da salmenta Lobiano Kultur Gunean. Bertaratzen den pertsona bakoitzari 6 sarrera salduko zaizkio gehienez. Sarrera bakoitza 15 eurotan salduko da. Sarrera guztiak saltzen ez badira horiek eskatu eta erreserbatu ahal izango dira telefonoz, Lobiano zabalik dagoen ordutegian (gaueko bederatzietara arte). Horren ondoren, oraindik sarrerarik geratzen bada, daudenak Antzokiko takilan salduko dira, ikuskizuna hasi aurreko berrogeita bost minutu lehenagora artean.

Salmenta prozedura hori bere horretan mantenduko da hemendik aurrera ikusi ahal izango dugun ikuskizunetarako. Salmenta beste modu batean antolatzen denean aldez aurretik iragarriko dugu. Halaber, banketxeren bateko kutxazainen bidezko salmenta ezartzen denean, udala harremanetan baita horretarako.

Lotutako albisteak

Imagen
20.10.26
Carmen Moralesek Rocío Dúrcal omenduko du Ermua Antzokian

Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian

Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian

Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat