Guztiok maite dugu zure txakur edo animalia, zain itzazu errefusatu ez dezagun

11.02.11
Hiritarren Segurtasuna

Herriko udaltzainek hasi dira Animalien edukitza eta babesa arautzen duen udal Ordenantza betetzeko jagon lanetan. Hori horrela, ordenantzan jasotakoa betetzen den edo ez kontrolatzen dihardute eta, horretan jasotako arauak urratzen dela ikusten duten kasuetan, isunak jartzen hasi dira. Lan horren xedea gure herriko espaloi, plaza eta lorategiak garbi; baldintza higieniko eta sanitario egokietan mantentzen direla bermatzea da. Eta baita ere, pertsonen eta animalien arteko elkarbizitza bateragarri egitea.

Hiria erabiltzen dugu gure etxebizitzaren zati edo osagarri gisa. Gure bizitzako jarduera zenbait kalean oinarritu eta mamitzen dira: igandeko ibilaldia hirigunetik, kirola egitea, merkatu plazan erosketak egitea, hiri hondakin solidoak ezabatzea, eta abar…

Hiriko zati bakoitza gure etxebizitzako espazio batekin parekatu dezakegu: hori horrela, kaleak korridoreak lirateke; parke eta plazak, egongelak; zabor-edukiontziak, komunak, merkatua gure etxeko despentsa, eta abar…

Gure etxea zikintzen jardutea zorakeria da, eta horren gainean hausnarketa sakona egin behar

Eskema horri jarraiki, guretzat etxeko konketa garbi eta egokiro funtzionatzen izateak, gure herriko kale, plaza eta lorategiak garbi eta modurik onenean edukitzearen pareko izan beharko litzateke.

Gure etxea zikintzen jardutea zorakeria da, eta horren gainean hausnarketa sakona egin behar dugu.

Hiriaren zati handi bat mantentzeko zeregina Udalarena da. Nolanahi ere, zeregin horretan herritarrok lagundu egin behar dugu, errespetuz eta zentzuz jokatuz, horrela egiten ez bada erakunde publikoek egin dezakegun ahalegin hutsaren parekoa, alferrikakoa izango baita.

Norbanako bakoitzaren gizalegea aplikatzea gauzarik garrantzitsuena da, Ermua garbiagoa izateko

Hori ehuneko ehunean horrela izanik ere, norbanako bakoitzaren gizalegea gauzarik garrantzitsuena da agerian jartzeko, herritarren arteko elkarbizitza errazagoa egin eta Ermua egunero garbiago eta bizigarriago egitea gure esku dagoela. Hori lortzeko nahiko izango da, txakur guztien jabeek erantzukizunaz jokatu eta bere animaliaren gorotza bildu eta inguruko edozein edukiontzian lagatzea.

Aldiz, jarrera inzibikoak mantendu eta animaliaren gorotzak bide publikotik jasotzeari uko egiten dioten pertsonei Udalak zigorra eta isuna jarriko die, horrelako jarrerak ezabatzeko konpromisoa hartu baitu.

Laburbilduz, Udaltzaingoek inspekzio funtzioak egingo dituzte eta arreta berezia jarriko dute animaliak edukitza eta horiek babesteko udal Ordenantzari egiten zaizkion urraketak antzemateko. Eta, batez ere, txakurrei erreparatuko diete, espazio publikoetan horien presentzia edo zirkulazioak ez dezan arriskurik sortu, ez eta pertsonen eta animalien eman behar diren oinarrizko arau urratzerik gertatu. Zaindu edo gorde beharreko oinarrizko arau zibikoak Ordenantzan jasota daude.

Udaltzainek arreta berezia jarriko dute eta Ordenantzaren urraketak salatuko dituzte

Sarrien ematen direnak izan eta iritzi publikoan duten garrantziaren arabera, Udaltzainek bereziki zainduko dute Ordenantza urratu dezaketen ondorengo gauza eta jokaerak:

  1. Bide publikoetan animaliak paseatzen dituztenek, horiek beti lotuta eramango dituzte. Horrez gain, arriskutsuak izan daitezkeela kontsideratzen direnen kasuan, horiek jabeak edo zaintzaileak bi metro baino gutxiagoko luze duten soka edo kateaz eraman beharko dituzte. Eta baita homologatutako muturrekoa, bere arrazarentzat egokia dena.
  2. Txakurren jabe, txakur-hazle edo horiek zaintzaile edo arduradunek, animaliak baldintza higieniko eta sanitario egokietan eduki eta beharrezko duten zaintza eta atentzioa emango diete, animaliaren arraza edo espeziearen eta bere ezaugarri eta fisiologiari egokitutakoa.
  3. Halaber, animaliak espazio publikoetan darabiltzatenek horren gorozkiak jasotzeko eta inguruan duen hondakin solido organikoentzako edukiontzian botatzeaz arduratu beharko dira.

Horrela egin ezean eta animalien edukitza eta babesa arautzen duen Ordenantzan jasotako arauak urratzen diren kasuetan, salaketa egingo da eta zigorra ezartzeko prozedurari ekingo zaio.

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako
Imagen
31.05.24
3,5 tonatik gorako trafiko astuna mugatuta dago Ermuko BI-3344 errepideann

Udaltzaingoak Udalbatzak erabakitako debekuaren berri eman du eta 24 salaketa jarri ditu
Imagen
17.04.24
Ermuan indarra erabiliz egindako lapurreta-delitu batzuen ustezko egilea inputatu dute

35 urteko emakume bat epailearen esku utzi dute, hainbat lapurretan lortutako ondasunak gordeta edukitzeagatik