Ermua Antzokiko inaugurazioaren ondotik, punta puntako zine programazio etorriko da
- Helduek bonuak izango dituzte zine komertzial eta zine-klubaren emanaldietarako eta filma bakoitza euro 1en truke.
- Martxorako programatutakoen artean ‘Balada triste de trompeta’, ‘Más allá de la vida’, ‘También la Lluvia’, ‘Biutiful’ eta ‘Camino a la libertad’ ditugu.
Ermua Antzokia ostegunean zabalduk oda, eraikina goitik behera berritu ondoren. Behin irekita, zine emanaldiei hasiera emango zaie asteburu horretan bertan. Kultura sailak kalitatezko zinematografiaren aldeko apustua egin du. Horren lekuko, datu borobila: astero lau filma ezberdin eskainiko dituela. Osteguneko zine-klubak emango dio hasiera programazioari. Filma arratsaldeko zortzi eta erdietan proiektatuko jatorrizko bertsioan azpitituluekin (JBA).
Larunbat eta igandean zine komertzialeko bi filma proiektatuko dira, lehena arratsaldeko 7etan eta bigarrena gaueko 10etan. Egun horietako filmak txandakatu egingo dira, larunbat arratsaldeko igande gauean pasatuz eta larunbat gauean emandakoa igande arratsaldean berriz ikusi ahal izango dugularik. Azkenik, astelehen arratsaldean, iluntzeko zortzi eta erdietan, bietako bat pasako da. Horrez gain, igande arratsaldeko 5etan haurrentzako saioa emango da.
Ermuma Antzokia: ororentzat herrian bertan zineaz gozatzeko aukera paregabea
Kultura sailaren nahi eta azken helburua, herrian zineaz gozatzea nahi duten pertsona guztiei horretarako aukera ematea da. Eta hori sarreren prezioan igarriko da, guztiok ordaintzeko modukoak izango baitira. Hilero bonu bat jarriko da salgai eta horrekin aste bakoitzeko hiru emanaldietara sartu ahal izango da, zine-klubekora eta helduen zine komertzialeko bietara. Bonuaren prezioa hilabeteak dituen asteen araberakoa izango da. Nolanahi ere, gauzarik azpimarragarriena bonu erosleek programaturiko filma bakoitza ikusiz gero, euro 1 ordainduko dutela da.
Lehenengo bonoak 16 euro kostako da, martxoaren asteetako filmez gain, otsaileko azken asteburukoak ere barne izango dituelako. Bonu hori astelehenetik hasita erosi ahal izango da, Lobianon bertan. Bonu hori transferigarri izango da, erosleak nahi duen pertsonari utzi ahal izango diolarik joaterik ez badu. Hilero 1500 bi orriko argitaratuko dira programazioaren berri emateko, pertsona oro eta batez ere zaleek jakinaren gainean egon daitezen.
Bonuak Lobianon –hori zabalik dagoen orduetan- edo Antzokiaren takilan erosi ahal izango dira, emanaldiari ahasiera eman baino ordu erdi lehenago.
Hileko bonua transferigarri izango eta, horri esker, pase bakoitza euro 1en truke izatea ahalbidetuko du
Bonuan ez dira haurrentzako filmak sartuko, horiek ikusteko prezio bi euro eta erdi (2,5 €) baitira. Bonurik erosi nahi ez dutenek, zinera joateko aitzakiarik ez dute izango: helduek zine komertzialean 4 € ordainduko baitute, eta 3 € jubilatuak badira edo gazte-txartela badute. Zine-klubaren sarrerak ere 3 € balioko du. Prezio horiei bi euro (2 €) gehitu beharko zaie proiektatzen diren filma 3 dimentsiotan bada. Kasu horietan, betaurrekoen alokairua barne egongo da.
Antzokia ireki eta lehen asteburuan ondoko filmak ikusi ahal izango ditugu: Alex de la Iglesiaren “Balada triste de trompeta” eta “The Tourist“, Johnny Deep eta Angelina Jolie aktoreekin. Haurrentzako saioan “Las Crónicas de Narnia – La travesía del viajero del Alba” emango da, 3D formatuan emango den estreinakoa. Filma bera astelehen arratsaldean, 20:30etan pasako da berriz ere, ikusle helduek 3 dimentsiok ezagutzeko parada izan dezagun.
Ermua Antzokiak 510 jarleku ditu. Prestatuta dago ohiko 35 mm-tako filmak, digitalak nahiz 3 dimentsiotakoak proiektatzeko.
Programazioa batzorde batek erabakiko du, kalitatea eta edukien barietatea bermatzeko irizpidea ardatz izanik. Batzorde horretan lan egiten Mudodrogot eta Ateneo Libertario elkarteko boluntarioak izango dira, udal kultura sailekoekin batera.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu