Internet segurua eta familia artean IKT-en abantailak ikasteko hitzaldiak
Eskolabarri Ikastetxeak aste honen zehar 10. mintegia, "Teknologia berrien erabilera egokia eta onuragarria familia arloan" izenekoa ospatzen du. Gaur eta bihar Sergio Díaz Martínez ikastetxearen ikasle ohia eta gaur egungo udal web gunearen arduradunak hainbat hitzaldi eskainiko ditu. Gaurkoa "Internet segurua" izenekoa Lobiano Kultur Gunean arratsaldeko 18:00etan ospatuko da eta biharkoa "Familia artean, Teknologia Berriei etekina nola atera" izenekoa Eskolabarri bertan goizeko 10:00 izango da.
“Informazioa, aldaketa sozial, ekonomiko eta kulturalen ardatz bultzatzailea bihurtu da.Telekomunikazioen gorakadak, informazio eta komunikazio teknologien transformazioa bultzatu du, eta honek gizarte eta ekonomiaren arlo guztietan eragina izan du.
Sare informatikoen hedapenari esker, elkartrukeen eta harremanen unibertsalizazioa eman da geografikoki urrun dauden espazioetan bizi diren hiritarrak harremanetan jartzean.”
Hau,ohar labur bat besterik ez da, Eskolabarriko Hezkuntz Komunitateak , irakaslegoa, langileria, familiak eta ikaslegoa, 2011ko Mintegiaren ardatz nagusi bezala, IKT-ak aukeratu izanaren zergatia azaltzeko.
Aldi berean, seme-alabak nerabezaroan dituzten familiek dituzten beldurrei eta kezkei erantzuna eman nahi da, Teknologia Berrien trena ez galtzea eta batez ere, ondo pasatzen dugun bitartean, hauek ematen dituzten baliabide anitzei etekina ateratzeko gai izatea.
Mintegiaren helburuak honakoak dira:
- Sarean ziurtasunez ibiltzeko baliabideak ematea.
- Teknologia Berriei buruzko langak eta mitoak apurtzea.
- Teknologia Berriek ematen dizkiguten baliebideak ezagutzea eta hauei etekina ateratzea.
Lotutako albisteak
Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako